Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak turismo familiarra sustatzen du

• Alacanteko blogeruekin bidaia bat antolatu du turismo-eskaintza honetan aditua den Hagoos bidaia-agentziaren bidez eta Vueling konpainiaren lankidetzarekin.

2017/07/14 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Alacantetik etorritako bi blogeru Euskadin zehar ibiliko dira bihar, larunbata, hasi eta datorren asteazkenera arte, familiei zuzendutako turismo-eskaintza ezagut dezaten.
Blogeruek, euren familiekin, hiru hiriburuak bisitatuko dituzte, Turismo sailak, Hagoos eskaintza mota honetan espezializatutako agentziaren eskutik eta Vueling konpainiaren lankidetzarekin, antolatutako ibilbidean.

Bilbon, hibaian zehar itsasontziz ibiliko dira, bizikletaz hiritik arituko dira eta Gugenheim eta Itsasadarra Itsas Museoa ikusiko dituzte. Donostian, sagardotegi batean jango dute, Igeldoko jolas-parkeraino igoko dira, Aquariuma bisitatuko dute eta pintxoak jango dituzte, joko-gida batekin. Azkenik, Gasteizera iritsiko dira eta bertan, alde zaharra, katedrala eta “Ataria”, hiria zeharkatzen duen “eraztun berdeko” hezegunen interpretazio zentroa ikusiko dituzte.

Behin bidaia bukatuta, blogeruek ezagututako turismo-baliabideak euren blogetan sustatuko dituzte: El Pachinko eta Familias en ruta

Turismo familiarra, Euskadin, segmentu garrantzitsua da, txikientzako jarduera eta esperientziekin, bai hirietan eta baita kostaldean edota barnealdean ere: jarduera hezigarriak, surfekoak, zuhaitzetan zintzilikatutako etxeetan ostatu hartu, ogi, talo edota txokolate tailerretan parte hartu, egun batez erlezain edo artzai izan,…

Kazetari frantziarrak

Bestalde, “Detours en France”, datorren urteko udabarrian Euskadiri buruzko erreportai zabala argitaratuko duen turismo aldizkariko bi kazetari datorren astelehenean iritsiko dira Euskadira zuzeneko informazioa eta argazkiak eskuratzeko eta egiteko asmoarekin. Bidaia 21ean bukatuko da eta hirietan, naturan eta kostaldean oinarrituko da.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia