Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Retortillo: “Hemingway lurraldean zehar sartzen den heinean eta, aldi berean, berarekin aberasten gaituen bisitariaren paradigma da”

2017/07/21 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok gaur “Hemingway-ren bidaia-egunkaria” aurkeztu du, “Destino Hemingway Bidaide” egitasmoaren barnean. Aurkezpenean, Nafarroako Turismo zuzendari nagusia, Maitena Ezkurati; Errioxako Kultura eta Turismo zuzendari nagusia, Eduardo Rodríguez, eta Edorta Jiménez, Hemingway egitasmoaren egileetariko bat ere, egon dira.
“Hemingway Bidaide” Euskadik, Errioxak eta Nafarroak osatutako eremua da, Ernest Hemingway 1923an maitemundu zuena eta berataz gozatzeko itzuli zena. Retortillok aipatu duenez, “bidaia barneko bidaia bihurtu zen. Hemingwayk bere bizitza eta idazlana erabat aldatu zituzten bazterrak, pertsonak, ohiturak aurkitu zituen. Bere burua aurkitu zuen tokira iritsi zen eta bere idazlanerako iturri bat izan zen. Harrezkero dena aldatu zen”.
Idazlearen eredua, sailburuak azaldu duenez, “hoberen hartzen dakigun benetako bisitari” bihurtu da.”Hemingway bezala, gure lurraldetik pasatzerakoan aldatzen doan eta, aldi berean, begiratzeko modu ezberdinak erakutsiz aberasten gaituen bisitaria, hain zuzen ere”.
Paris eta Madrilekin batera, 3 lurraldeen elkargunea Hemingway bere bizitzan, 1923tik 1960.ra arte, itzuli zen Europako toki bakarra da. Arrantza, itsasoa, ardoa, pilota, zezenak eta, batez ere, gastronomia, izan ziren idazle iparamerikarra maitemindu zuten elementu erakargarrietariko batzuk.
“Hemingway, gainera, lurraldeen arteko lorturak eta bide amankomunak sortzeko gai da. Gaur, 3 elkarte gaude hemen bilduta, Hemingwayren bidea aldarrikatzeko, izan ere, honek bide bat erakusten digulako: ahaleginak biltzearena, koordinazioarena eta lankidetzarena gure lurraldeak bisitaria hotz uzten ez duten tokiak izan daitezen” gaineratu du Retortillok, “gure apustua behar duen bisitaria, hain zuzen ere.”

“Hemingway-ren bidaia-egunkaria”
Erakundeen arteko eta beste eragilerekin lankidetzan egin beharreko ibilbidea eta Errioxa eta Nagarroaren eskutik, Hemingwayren irudia eta berak egindako bideak esploratzeko egitasmoa bihurtu dena.
Hau turismo bulegoetan egongo den bidaia-egunkarian ikusten da. Idazlearen marrazki eta esaldien bidez Donostia, Bilbao, Gasteiz, Iruña eta Errioxa aurkezten dira eta bakoitzatik ihesaldi bat euskal kostaldera, Urdaibaira, Arabako Errioxara, Pirinioetara. Helburua, bidaiariak argitalpena gorde dezala eta proposatzen diren tokietako inpresioak idazten joatea da. Informazio guztia, gainera QR kodeen bidez zabaldu daiteke.
Egunkari honekin Hemingway bidea turismo produktua osatzen duten hiru argitalpenak bukatzen dira: Gourmand World Cookbook Saria eskuratu duen “Comer con Hemingway” liburua eta Hemingwayren presentzia lurraldean kokatzen duten bidaia-mapak.


 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia