Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Retortillo sailburuak Cádizko Diputazioko lehendakari Irene Garcíari egin dio harrera Euskadira egin due bisita instituzionalean harreman turistikoak eta komertzialak sendotzeko

• Zirkumnabigazioaren V. Mendeurrena bi instituzioen agendan

2017/10/06 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Retortillo sailburuak Cadizko Diputazioko lehendakari Irene Garcíari eta Ekonomiaren Garapeneko eta Herritarren Zerbitzuetako diputatu Jaime Armariori egin die harrera. Cadizko instituzioko ordezkariak egunotan Euskadin egiten ari diren bisita instituzionalaren esparruan garatu da elkarraldia.

Alfredo Retortillok aukera izan du Irene Garcíarekin izan duen bileran turismoaren eta merkataritzaren sektorearekin lotutako gaiak aztertzeko, bi administrazioen intereseko gaiak, alegia. Ekitaldian izan dira Cadizko Diputazioko Garapen Ekonomiko eta Herritarren Zerbitzuetako diputatu Jaime Armario eta Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendari Maider Etxebarria. Bestalde, Magallanesen espedizioaren V. Mendeurrena oroitzeko ekitaldiak izan dira aztergai. 1519an Sanlúcar de Barramedatik abiatu zen zeharraldia, 1522an atzera porturatu zena Juan Sebastian Elkano euskal marinelaren agindupean.

Itsas zeharraldiaren oroitzapeneko ekitaldia bi instituzioen agendan dago jasota. Alfredo Retortillo irailean izan zen Sanlúcarren, Magallanesen eta Elkanoren Historia eta Kultura sarien banaketan eta egitandi hartatik bizirik irten zirenen oroipen-eskaintzan.

Jardunaldia amaitzeko, Cadizko Diputazioko lehendakariak eta bere taldeak Euskal Herriko zenbait baliabide turistiko berezi bisitatu dituzte sailburuarekin batera.

Arabaren kasuan, Gesaltza Añana baliabide turistikoaren kudeaketa erakutsi dio Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapeneko eta Foru Administrazioko diputatu Cristina Gonzálezek ordezkaritza instituzionalari.

Ondoren, ordezkaritzak lan-bilera bat izan du “Hiri Jarrilleroko” alkate Mikel Torresekin eta Portugaleteko Gizadiaren Ondare deklaratutako bertako Zubi Esekira egin duten bisitaldiarekin amaitu da.

 


 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia