Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

IBTM World, Europako MICE turismo profesionaleko azokarik garrantzitsuenak, 30 urte betetzen ditu

• Azoka gaur hasten da Fira Barcelonan eta 30era arte 142 herri ezberdinetako 15.000 profesional inguru bilduko ditu. • Euskadik bere standarekin eta 300 bat bilera aurreikusita dituzten hiru lurraldeetako 37 enpresarekin parte hartuko du.

2017/11/28 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Europako MICE topaketa profesional handiak aurten bere hirugarren hamarkada betetzen du eta 80eko hamarkadan inspiratutako ongi-etorri jai berezi batekin ospatuko du eta networking saioak ere izango ditu zuzeneko musikarekin eta kultur-esperientziekin erakusle ezberdinen eskutik. Gaurtik datorren 30era arte, 142 herritako 15.000 profesional inguru Bartzelonan bilduko dituen IBTM World-aren nobedadeetariko batzuk dira hauek.
Euskadiren standak hiru lurraldeetako 37 enpresa eta erakunde izango ditu: 3 hiriburuetako eta Arabako Errioxako Convention Bureau-ak, 15 DMC, 2 OPC, 5 hotel eta jatetxe, bileretarako 10 egoitza eta jarduera osagarrietako enpresa 1, eta egun hauetan 300 bilera inguru egiteko asmoa dute. Gainera, standean Euskadiko MICE eskaintza orokorrari buruzko informazioa ere eskainiko da.
Azokan, 4.000 hosted buyer, enpresa, elkarte eta goi mailako agentziak besteak beste, egongo dira, aurten aurretiaz aukeraketa askoz ere zorrotzagoa izan den arren. Gainera, hosted buyer delako hauek aurretiaz, gutxienez, hamar hitzordu egunero euki behar dituzte itxita, negozioak egiteko aukera zabalagoa sortuz.
Gonbidatutako erosleek networking-erako zenbait aukera izango dituzte eta baita “Knowledge Programme” herrikoia ere, aurten honako formazio ardats nagusiekin:
1.- MICE sektorearen joerak: mundu mailako joera nagusien azterketa.
2.- Partaidetza eta esperientzia: sare-erramintak, bilera-diseinuak eta marketin-estrategiak bezeroekin harremanak hobetzeko eta interesa erakartzeko ekitaldiak ospatu aurretik, egiten direnean eta behin bukatuta.
3.- Segurtasun aktiboa, pasiboa eta arriskuen kudeaketa: jomugetarako eta bilera-planifikatzaileentzako irteerak esploratzea, kasurik txarrenean hondamena arintzeko metodoak aipatuz.
4.- Berrikuntza, iraultza eta teknologia.
5.- Jasangarritasuna eta Korporazioen Erantzunkizun Soziala
6.- Garapen profesionala eta pertsonalarena: langileak motibatzeko, gaitasunak garatzeko eta lan bizitza eta bizitza pertsonalaren arteko oreka saila lortzeko metodoak.
7.- Negozio garapena eta estrategia: Inbertsio baten errentagarritasuna optimizatzea, diru-sarreren jeitsiera gainditzea, hazkundea lortzeko ekitaldiak egituratzea eta konpetentziatik ezberdintzeko kokatzea.
Aurten, aurreko edizioetan bezala, “Tech Watch Awards” sari ospetsuak emango dira eta lehenengoz hiru sail izango dituzte: Logistika eta Ekoizpena, Kudeaketa eta Marketina, eta Publikoarekin Interakzioa. Irabazleak IBTM World-aren “Innovation Zone” gunean egongo dira euren berrikuntza teknologikoak erakusten.
Garapenerako Turismo Jasangarriaren Urtearen ospakizunarekin bat eginaz, IBTM World-aren 30. edizioa “Positive Impact”, ekitaldien jasangarritasunari buruzko lan berriaren aurkezpenerako plataforma bihurtuko da eta, jarraian, mahai-inguru bat egingo da Turismoko Munduko Erakundearen partaidetzarekin.
Era berean, azokan MICE sektorearen azken joerak ikusi ahal izango dira, baita errealitate gehitua bezalako teknologi berrien erabilera ere. Aurtengo nobedadeetariko bat den “Star-up Pavilion”-en, parte hartzaileek etorkizunean ekitaldien planifikazioan eragina izango duten irtenbide teknologikoek eta esperientzialek eskaintzen dituzten enpresa berriekin topo egiteko aukera izango dute.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia