Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskal merkataritzaren topaketa

• Erosketa-turismoa aztergai eta eztabaidagai izango da gaur, Gipuzkoako Bazkundean, 09:45etik aurrera egingo den Euskal Merkataritzaren Topaketan. • Eusko Jaurlaritzak Eusko Ganberak erakundearekin lankidetzan antolatzen duen topaketa honen XIX. edizio honetan, bisitatzen gaituzten turistei eskaintza erakargarri bat aurkezteak duen garrantziaren inguruan sentsibilizatu nahi dira merkataritza-enpresak, eta horretarako tresnez hornitu nahi dira.

2017/11/29 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

“Erosketa-turismoa. Erosteko beste modu bat. Saltzeko beste modu bat” lelopean, merkataritza-enpresa sektorearentzat beste aukera bat dela erakutsiko da. Horren azken helburua zera da, hiri-ingurune bateko merkataritza-proposamena Euskadira hainbat arrazoirengatik iristen diren turisten edo bisitarien eskariei eta aurreikuspenei erantzutera bideratutako zerbitzuen (merkataritza, ostalaritza, kultura, aisia, kirola eta abar) eskaintza bateratu baten parte izatea.
Biltzarrean, Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Merkataritzako sailburuorde Isabel Muelak, Eusko Ganberak erakundeko presidente Pedro Esnaolak eta Laureano Turienzo (negozio-formatu berrietan aditua) eta Luis José Llorca Lizaso (Global Blue Españako zuzendari nagusia) txostengileek hitz egingo dute.

Topaketaren barruan, halaber, prestakuntza praktikoko tailer bat eta bi mahai-inguru egingo dira. Tailerrean, salmentak online kanalaren bidez gehitzeko modua azalduko da, eta mahai-inguruetan, berriz, euskal establezimenduek turismoari eskainitako arretan eta e-commerce edo merkataritza elektronikoaren garapenean izan dituzten esperientziei buruz eztabaidatuko da.


 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia