Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak turismo erabilerarako etxebiziten dekretua iritzi publikoari erakusten dio

2017/12/01 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok prentsaurrean iragarri du erabilera turistikorako etxebizitzak eta gelak arautzeko dekretuaren informazio publikoa hasi dela.
Retortillo sailburuak aipatu duenez “dekretu-proiektuak azaltzen du etxebizitzaren erabiltzaileek konbibentziaren ohiko arauak bete behar dituztela eta batez ere, atsedenerako eskubidea, eta etxebizitza turistikoen erabiltzaileen eskubideak bermatzen dituela, ostatuaz adostutako baldintzapean gozatu ahal izateko ziurtasun neurriekin eta segurtasun fisikoa eta legalarekin”.
Turismo Legeak agintzen duenez, Jaurlaritzak erabilera turistikorako etxebizitza eta gelen jarduera arautzeko Dekretu bate gin behar du, Legearen nobedade moduan aurkezten baita. Dekretu-proiektua, Europako araudiaren ondorioz, establezimendu- eta jarduera garatzeko askatasunean oinarritzen da.
Enpresa eta jarduera turistikoen Erregistroan erabilera turistikora etxebizitzak eta gelak inskribatzeko tramitazioa arintzeko asmoarekin, beste erakundeei zuzendutako txosten eskaera prozesu bat gauzatuko da. Aldi berean, erakundeen arteko lankidetza honekin legez kanpoko ekonomia, zergak ez ordaintzea eta hirigintza-irregulartasunak ekiditu nahi dira.
Jarduera garatu ahal izateko baldintzen aldetik, dekretu-proiektuak ostatu-eredu hauek administrazio publikoak babestu behar dituen hiritarren interes eta eskubideak bateragarri egin nahi ditu. Horrexegatik neurtzen ditu eragile ezberdinen eskubideak: etxebizitzen auzokoenak eta erabiltzaileenak.
Dekretu-proiektuaren arabera, ezin da etxebizitza turistikorik garatu Komunitatearen Estatutoetan espreski debekatzen denean eta egoerari segurtasun juridikoa emateko, arauak Estatutoak Jabetza-Erregistroan agertzea derrigortuko du.
Azkenik, dekretuak erabilera turistikorako etxebizitzen atean edo atarian lege-baldintzak betetzen dituzten etxebizitzak non dauden jakiteko, bereizgarri bat ezartzea bultzatuko du, uzokoei eta erabiltzaileei legalitate bermea emanaz.
Jaurlaritzaren webgunean argitaratzeaz gain, dekretu-proiektua araudiarekin zerikusia duen sektoreko erakunde eta pertsonei zuzendu zaiei. Honezkero, edonork ezagut dezake proiektuaren edukia eta alegazioak aurkeztu ditzake 2018ko urtarrilaren 3ra arte.



 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia