Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Ostiralean Euskal Kostaldeko Gabonetako azoka inauguratuko da FICOBAn

• Euskadik beste urte batez, bere eskaintza hurbilduko die barneko merkatuari eta hurrenekoei.

2017/12/05 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Ostiral honetan, hilak 8, Euskal Kostaldeko XII Gabonetako Azoka inauguratuko da Irunen, FICOBAn, besteak beste, Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millán, Irungo alkate Jose Antonio Santano eta Gipuzkoako Turismo zuzendari Maite Cruzadorekin.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saila 12 m2-ko stand batekin joango da, Madrilgo FITUR azokan erabilitakoaren adaptazioa, corten altzairuzko, burdinezko eta harrizko egitura batekin, eta Gabonetako grafikarekin.
Euskadiren standean jomugari buruzko informazio orokorra, natura, esperientziak, gastronomia, euskal kostaldea eta Hemingwayren mapak eskeiniko dira eta baita, hiri ihesaldietarako, euskal kostaldea itsasotik, gastronomia eta enoturismoa, eta familiarako turismoari buruzko liburuxkak ere.
Gainera, standak ostatu elkarteek (Nekatur, Kanpinak eta Xarma) eta turismo aktiboko elkarteak (Aktiba) emandako informazio-materiala ere izango du. Baita ere, hiru hiriburuetako Gabonetako merkatuei buruzko informazioa.
Hilaren 10era arte, hau barne, ospatuko den azoka familia guztiarentzat dago pentsauta eta txikientzako puzgarriak, erakusketak, tallerrak, ekitaldiak eta hainbat jarduera prestatzen dira nagusiek stand ezberdinak lasai ikusi ditzaten.
Honez gain, Gabonetako Azokaren barruan Irungo VIII Artisautza Azoka ospatuko da, Gabiltza, Gipuzkoako Artisauen Elkarteak antolatuta eta bertan ere, jokoak, tallerrak eta artisautza-lan ezberdinen inguruan jokoak, tallerrak eta erakusketak antolatuko dira.
Azokara, batez ere, Euskal Erkidegoko bisitariak joaten dira baina baita ere, Iparraldekoak eta Nafarroakoak euren hurrengo bidaietarako Euskadiri buruzko informazioaren bila eta Gabonetako erosketak egiteko asmoarekin.
Euskadin, 2016an, Euskal Erkidegoko 381.427 bisitari izan ziren hotel eta landa-etxeetan.
Barneko turismoaren pisua sarrera guztien %12,8koa da eta Madrilen ostean, bigarren merkatua da.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia