Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Eusko Jaurlaritza saritua finalista gisa Euskadin SICTED-ari emandako bultzadagatik

  • Turismo sailburu Alfredo Retortillok eskuratu du saria, Urola Kostako Maribi Leundak, SICTED 2017 kudeatzailerik onenaren saria eta Portugaletek, SICTED jomuga berriaren diploma ere jaso duten ekitaldian.
  • Atzo gauaz, 31 euskal enpresek jaso edo berritu zuten Q kalitate turistikoaren egiaztagiria Estatu Idazkaritza eta ICTEren eskutik, eta Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Ostalaritza zuzendari Maider Etxebarriak lagunduta.

2018/01/19 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Eusko Jaurlaritzak jaso du gaur goizean, IFEMAn, 2. Finalistaren saria, SICTED 2017 gehien aurreratu eta garatu duen udalez gaineko administrazio publikoaren mailan, elementu eratzaile, sustatzaile eta laguntzaile moduan egindako lanagatik, SICTED ekimena Euskadin ondo garatu dadin. Golardoa Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok eskuratu du. Ekitaldi berean saritu dituzte baita: • Maribi Leunda, Urola Kostakoa, SICTED 2017 kudeatzailerik onena gisa, bere eskualdean SICTED egitasmoa koordinatzeko eta ezartzeko egindako ahaleginagatik eta SICTED-en sustapenagatik eta bere mantenuan eta eboluzioan izandako partaidetzagatik. • Eta Portugalete ere, SICTED jomuga berri gisa, partaidetza diploma jaso baitu. Hau izan da sarien zortzigarren edizioa, euren lurraldean, jomugan edo erakundean proiektuaren ezarpenaren bidez SICTED-ekin euren konpromisua akreditatu duten eragile edota erakundeak aintzatesten dituena. Honez gain, atzo gauaz, Madrilen izandako ekitaldi batean, 31 euskal enpresek lortu edo berriztu zuten kalitate turistikoaren Q egiaztagiria, Estatu Idazkaritzak eta ICTE-k ematen dueña. Hain zuzen ere, jatetxeak, hotelak, landa-etxeak, turismo-informazioko bulegoak eta bidaia-agentziak bezalako enpresak, Eusko Jaurlaritzaren Turismo eta Ostalaritza zuzendari Maider Etxebarriak lagunduta. Q egiaztagiria duten enpresen zerrenda: Eneperi Jatetxea Sukaldaritza zerbitzuak Los Arcos de Quejana Hotel eta apartamento turistikoak Zumaiako Udal Turismo Bulegoa Turismo-informazioko bulegoak Gane Landetxea Landa-etxea Azul Marino Bidaiak Bitartekaritzako turismo-zerbitzuak Tiburcio Etxea Sukaldaritza zerbitzuak Bidasoa Turismo Turismo-informazioko bulegoak Iruña Kafea Sukaldaritza zerbitzuak Abandoibarra Kafetegia Sukaldaritza zerbitzuak Jauregia Jatetxea Sukaldaritza zerbitzuak Aspaldiko Jatetxea Sukaldaritza zerbitzuak Amalurra Landa-Hotela Hotel eta apartamento turistikoak Sopelako Turismo Bulegoa Turismo-informazioko bulegoak Gorlizko Turismo Bulegoa Turismo-informazioko bulegoak Indate-Berri Nekazalturismoa Landa-etxea Atxurra Landa Hotel-apartamentoa Hotel eta apartamento turistikoak Larruzz Bilbao Sukaldaritza zerbitzuak Kaia-Kaipe Jatetxea Sukaldaritza zerbitzuak Kanala Itziar Hotela Hotel eta apartamento turistikoak Aizian Jatetxea Sukaldaritza zerbitzuak Euskalduna Jauregia Kongresuetako Jauregia Izarza Jatetxea Sukaldaritza zerbitzuak Oñatiko Turismo Bulegoa Turismo-informazioko bulegoak Dolomiti Sukaldaritza zerbitzuak Remenetxe Jatetxea Sukaldaritza zerbitzuak Guetaria Erretegia Sukaldaritza zerbitzuak Carlton Hotela Hotel eta apartamento turistikoak Anuncibai Jauregia Sukaldaritza zerbitzuak Aiala Ostalaritza Eskola Sukaldaritza zerbitzuak Gran Hotel Lakua Hotela Hotel eta apartamento turistikoak Araba Central Bidaiak Bitartekaritzako turismo-zerbitzuak

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia