Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Eusko Jaurlaritzaren Turismoa, turismo industrialaren azterketa-bidaian, Polonian eta Alemanian

• Exekutiboa legealdiaren apostuetariko bat izango den turismo-produktu hau lantzen ari da. • Egitarauan turismo baliabideetara bisitak eta sektoreko bertako ordezkariekin bilerak sartzen dira. • Turismo sailburu Alfredo Retortillok bidaiaren bigarren zatian parte hartuko du, Alemanian.

2018/04/16 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Eusko Jaurlaritzak gaurtik hilaren 20ra arte, Poloniara eta Alemaniara turismo industrialaren arloko azterketa-bidaia bat egingo du. Izan ere, merkatu hauek Ingalaterrarekin batera, turismo-produktu hauen erreferente europarrak baitira. Bidaiaren helburua, bi tokietan bisitatu daitezkeen industria kutsua duten baliabideak ikustea da eta turismo industriala egitaruatzeko, martxan jartzeko eta garatzeko garatutako politikak ezagutzea, sektoreko bertako ordezkarien eskutik. Bidaia Polonian hasi da gaur, Silesiako Gobernuaren egoitzan, Katowicen, Silesiako Monumentu Industrialen Ibilbidea ezagutzeko bilera batekin eta Zbarze eta Tarnowskie Góryko meategien bisitaldiekin. Bihar, hilak 17 Poloniako egonaldia bukatuko da bere egunean ikatz-meategia izan zen Silesiako Museoaren bisitaldiarekin, eta bertan meategia berpizteko proiketua aurkeztuko da. Alemanian, Alfredo Retortillo sailburuarekin, bidaia Ruhren hasiko da eta bertan, ordezkaritzak Route of Industrial Heritage Ruhr ibilbidearen arduradun Martin Tönnesekin bilduko da. Eskualde honetan Zollverein eta Ruhreko Industria Museoa ikusiko dituzte. Osteguneko ajendak, hilak 19, bisitaldi ezberdinak izango ditu: Oberhausen Gasometrora, ikus daitezkeen aintzinako labe garaiak kokatzen diren Dusiburg-Nord Park parke kulturalera eta Krüppeko aintzinako lantegia izandako Esseneko IKEA-ara eta bilera bat izango dute European Route of Industrial Heritage deritzonaren arduradun Christiane Baumekin. Ostiralean bukatuko da bidaia hau Zeche Zollern meategira egingo den bisitaldiarekin bere zuzendari Christiane Spänhoggaren eskutik.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia