Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

“Destinos Euskadi”, Bordelen, “Basques á Bordeaux” Jaialdian, apirilaren 27, 28 eta 29an

2018/05/02 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Bordelek “Basques á Bordeaux” Jaialdia ospatu zuen apirilaren 27tik 29ra eta “Destinos Euskadi”, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntzarekin, bertan izan zen. Hain zuzen ere, ostiralean, apirilak 27, hasi ziren SUD OUEST-eko kazetariek suspertutako profesionalen topaketak eta Nouvelle Euro Lurraldeari buruzko mahai-inguru instituzionala, “Destinos Euskadi”-ren partaidetzarekin. Larunbat eta igandean, ekintzak ibai-ertzean kokatu ziren, Turismo Azokarekin. Kaletarrei zuzendua, azokan 70 standek parte hartu zuten, besteak beste “Destinos Euskadi”, euren turismo—eskaintza ezagutzera emateko eta gune gastronomikoak eta animazio-ekitaldiak ere izan zituen.


Merkatu frantziarra

Euskadin 2011tik merkatu frantziarraren sarrerak eta gaualdiak Euskadin %32 igo dira. Hain zuzen ere, 266.011 sarrera eta 406.348 gaualdi izan dira. Euskadira datozten merkatuen artean laugarrena da eta lehenengoa nazioarteko merkatuen artean. Batez ere, Akitania (%36 eta gehien bat Girondatik %16), Île de France (%16) eta Midi Pyrénéesetik (%15) etortzen dira. Iturria: “Ibiltur Aisia” Operazioa. Turismoaren Euskal Agentzia.Basquetour (2017-2016 epeko datuak).

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia