Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Arabako Lautadako Zikloturismo-Ibilbide Handiak, bizikletarekin egiten den turismoan duen erreferentzia gisa, Arabaren posizionamendua indartzen du

  • Bere 117 kilometroko luzeerarekin Eraztun Berdeari Itzulia, Vasco-Navarroa, urtegiaren ibilbidea, Posten Erregebidea edo Done Jakue Bidea bezalako ibilbide ezberdinen loturaren emaitza da.

2018/07/26 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Gaur aurkeztu da Arabako Lautadako Zikloturismo-Ibilbide Handia, zikloturismoa, natura turismoa eta familia turismoa biltzen dituen egitasmoa. Prentsaurrean Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok, Arabako Ingurumen eta Hirigintza Foru Diputatu Josean Galerak eta Gasteizko Udaleko Enplegu eta Ekonomiaren Garapen Jasangarriko saileko Zinegotzi Nerea Melgosak parte hartu dute.

Turismo sailburu Alfredo Retortillok azpimarratu duenez Ibilbide Handiaren diseinua “Araba eta batez ere Lautada zikloturismorako jomuga egoki moduan kokatzeko eta natura, kanpoko kirola edo familia-turismoakaitik mugitzen diren bisitariak erakartzeko helburuarekin gure bailabideen erakargarritasunean eta baloreetan dugun konbentzimendutik sortu zen”.

Arabako foru diputatu Josean Galerak ibilbide berria “1.130 kilometro dituen eta lurraldea eratzen duen Arabako ibilbide berdeen sare nagusiari gehitzen zaiola” azpimarratu du. Izan ere, Galerak gogoratu duenez ibilbide berdeak aisiarako eta turismo arduratsuarako beste aukera bat izateaz gain “mugikortasun jasangarriaren aldeko apostua dira, ibilgailuaren alternatiba moduan eta klimaren aldaketaren aurka”.

Gainera azaldu du Arabako Lautadaren Ibilbide Handia Eraztun Berdeari Itzulia, Vasco-Navarroa, urtegiaren ibilbidea, Posten Erregebidea edo Done Jakue Bidea bezalako ibilbide ezberdinen loturaren emaitza dela. 117 kilometroko luzeerarekin, bisitariek eta arabarrek gozatu dezaten eta “guztiz arrakastatsua izango dela” aurreratu du.

Bere aldetik Turismo zinegotzi Nerea Melgosak gaineratu du Arabako Lautadaren Ibilbide Handia “natura ondarea, paisaia eta bioaniztasuna zaintzeko Euskadin dugun balioetariko bat dela eta gure altxorretariko bat Natura-Turismoan eta Turismo Jasangarrian. “Ataria” ibilbidearen aurkezpenerako aukeratzea ez da berriketa, gure Eraztun Berdearen bandera-ontzia baita. Gasteiz, uda honetan bereziki, Biosphere jomuga jasangarria delako harro dago, balore-multzoa biltzen dituen titulua hain zuzen ere”. Zinegotziak azpimarratu du ” bizikletak alokatzen zerbitzuan egindako ahalegina, ekainean hasita Atarira ere zabaldu zena, 10 bizikleta elektriko gehituz. Bizikleta gehiago izatez gain, udako berrikuntza erabiltzaileei zuzendutako kartara egindako zerbitzua da, hiriko eta lurraldeko ibilbide berdeetatik bisita gidatuak egiteko aukerarekin”.

Bere ezaugarri teknikoak direla eta, Ibilbide Handia edonork eta, batez ere, familiak gozatu ahal izateko diseinatu da. Bi edo hiru egunetan egiteko pentsatuta dago, bere luzaera 117km-koa da eta 800 metroko aldea du. Ibilbide erraza, laua eta arazo tekniko handirik gabekoa.

Ibilbide Handiak, gainera, turismo-bailabideak bidetik atera gabe bisitatu ahal izateko aukera ematen du. Arlo ezberdinetako turismo eta paisai-ikonoak biltzen ditu. Salburuan eta Mendixurren hegaztien behaketa; bandera urdina duten Landa eta Garaioko hondartzak; Estibalizeko erromanikoa edo Gazeoko marrazkien gotikoa; Aguraingo Alde Zaharra eta Vasco-Navarroko trenaren industria-ondarea.

Retortillo sailburuak bere hitzaldia bukatu du “zikloturismoak naturaren gozamenaz, ezagutzaz eta zainketaz lotutako turismoaren garapena dakarrela eta bidaiaria ingurumen-, ekonomia- eta giza-jasangarritasun irizpideak jarraituz hartzen eta sensibilizatzen duela” esanaz.

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia