Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren aurrekontua %7,4 da hazi da eta 41,1 milioi eurokoa da

• Turismo arloan, “merkatuko inteligentzia”-k turismo sustapenerako jarduerak diseinatzeko eta produktuak aztertzeko datu eta txostenen ekoizpenak egiten ditu. • Lehenengoz sortzen da Merkataritzako Katedra, EHU-an. • Merkataritzan jarduera berriak Sektoreko Federazioei laguntzeko eta euskal merkataritzaren formakuntzarako udal programak sustatzeko zuzenduta daude.

2018/11/08 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillo Eusko Legebiltzarraren Ogasun eta Aurrekontuen Batzordean izan da gaur 2019ko aurrekontuaren ildoak azaltzeko. Sailak 41,1 milioi euroko aurrekontua izango du; Turismo arloak 15,5 milioi, Merkataritzak 16,6 milioi eta Kontsumo arloak, 6,7 milioi. Aurrekontuak, oroar, %7,4ko hazkundea izango du. Ardats nagusiak honakoak dira: 1. Euskal merkataritzan enplegu-maila mantentzea eta igotzea. 2. Denden eta udalen lankidetza bilatzea 3. Merkataritza txikiaren digitalizazioa eta online-ko salmenta-plataformetara sartzea bultzatu. 4. Turismo-produktu berriak martxan jartzea, sustatzea eta merkaturatzea. 5. Turismo eta merkataritza-enpresetan lehiakortasuna eta ekintzailetza hobetzea. 6. Produktu anitzeko jomugak egokitu industria-turismoaren inguruan garatzeko modua izan daitezkeen produktu berriak sartu ahal izateko. 7. Joan-etorri turistikoak ohiko epe eta tokietatik haratago eramateko estrategia indartzea. 8. Kontsumitzaileen formakuntza sustatzea 9. Erosketa ohitura berrien jarraipena egitea 10. Kontsumo arloko gatazken ebazpenetan bitartekaritza indartzea. Turismo arloa Turismo arloak 15,5 milioi eurotako dotazioa jasoko du 2018an baino %1,5 gehiago. Kopuru honetatik 7,8 milioi turismoaren sustapena eta merkaturatzea, kalitate, lehiakortasun eta jasangarritasun programen eta merkatuko inteligentziaren garapenaren helburua duen Basquetour, Turismoaren Euskal Agentziara joango dira. Turismo Zuzendaritzak bere aurrekontua lurralde turistikoetako egitasmoetarako, Itourbask-Turismo Bulegoen Euskal Sarerako, ekintzailetzarako eta lehiakortasuna eta merkaturatzea hobetzeko, besteak beste, erabiliko da. Merkataritza zuzendaritza Bere aldetik, Merkataritza zuzendaritzak 16,6 milioi euro izango ditu. 2018arekin alderatuta hazkundea %13,6koa da, ia 2 milioi euro gehiago. Ekimen nagusiak honakoak izango dira: sektoreko federazioei laguntzea sektorea egituratzeko duten paper garrantzitsuagatik eta lehenengoz, euren egitura-gastuak ordaindu ahal izateko izan duten aldarrikapen historiari erantzunez. Honez gain, euskal merkataritzaren formakuntzarako udal programak sustatzeko ekimen bat ere martxan jarriko da, herri bakoitzaren ezaugarri sozioekonomikoetara egokitutako programak, hain zuzen ere. Gainera, Merkataritza zuzendaritzak bere aurrekontu-sailen artean honakoak ditu: merkatal-establezimenduak modernizatzeko programak (MEC) 2 miloitik gorako dirutzarekin; hiriko merkatal-dinamizazio programak (Hirigune), 3 miloitik gorako dirutzarekin, 34tik 47 pasatu diren merkataritzako bulego teknikoak, ekintzailetza sustatzeko laguntzak, 2 milioirekin; eta digitalizazioa eta e-commerce-a milioi 1 eurorekin. Kontsumobide Kontsumobidek 6,7 milioi izango ditu eta hauetatik 5,6 sailak emanak dira eta gainontzekoak berezko sarrerak. Aurrekontu-sailak informazioa udal bulegoetarako; formakuntza programetarako, kontsumitzaileen elkarteetarako; sensibilizazio, komunikazio eta ikerketa kanpainetarako; eta EHU-arekin kontsumo proiektuetarako lankidetza-akordio baterako izango dira.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia