Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Kazetari norwegiarrek Euskadi ezagutzen dihardute

• Hiriak, kostaldea eta Arabako Errioxa izango dira bisitatzeko tokiak

2018/11/08 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Turismo sailak, Basquetour-en bidez, eta Tourspain Oslok antolatuta bi kazetari norwegiar Euskadin dira egunotan. Bidaia atzo hasi zen Donostian eta inguruetan, sagardotegi batean egindako dastaketa batekin, hirian barrena bisitaldi batekin, sukaldatzeko tailer batekin eta afari batekin. Gaur, hilak 8, eguna Gasteizen eman dute eta bertan, katedrala, alde zaharra eta merkatua ikusi dituzte eta pintxoak eta Arabako gastronomia aurkitu dituzte. Bihar, aldiz, bidaia Añanako Gatzagan hasiko da eta jarraian Arabako Errioxarantza abiatuko dira bertako upategi eta jatetxerik ezagunenak bisitatuz. Azkenik, asteburua Bilbon igaroko dute eta hiriaz ezeze, Bizkaia Zubia eta Guggenheim Museoa ikusiko dituzte eta Michelin jatetxe baten bazkariaz eta hamaiketako gozoaz gozatuko dute.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia