Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

50 jomugatik gora parte hartu dute Pratika Egokietan IKT-en eta SICTED-en 2018an

• Partaidetzak IKT-en gora egin du, enpresa parte-hartzaileen %95ak akreditazioa lortu du eta %75ak bataz bestekoaren gaineko maila lortu du. • Aurten, SICTED-en inplikatutako 700 enpresetatik %85ak gainditu egin du.

2018/12/18 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Urte bukaeran, Praktika Egokiak IKT-en eta SICTED lehiakortasun programetan euskal turismo jomugetako 50 enpresatik gora parte hartu dute. Hain zuzen ere, Informazio eta Komunikazio Teknologietako programak 23 jomuga izan ditu, iaz baino bost gehiago. Parte hartu duten enpresen %95ak akreditazioa lortu du, hau da, programa etekinik handienarekin gainditu dute eta %75ak bataz bestekoaren mailatik gora gainditu ere. Osagarri gisa, aurten 34 formakuntza-tailer presentzial egin dira, iaz baino 10 gehiago. Honez gain, aipagarria da enpresariek 10etik 8,6ko bataz besteko gogobetetzea ematen diotela programari, indize hau urtero-urtero hazten da berrikuntza teknologikoetara eta sektoreak dituen premia zehatzetara egokitzen delako. Urteroko programa honek Euskadiko turismo enpresetan IKT-en erabilera hobetzeko asmoa du, Basquetour-ek eskaintzen duen sensibilizazioa eta laguntza integratuaren bidez, hornitzaile teknologiko baten eta garatzen den tokiko teknikarien bitartez. Bestalde, Euskadik 2006tik dihardu turismo-jomuga baten kalitatearen kudeaketarako sistema integrala eta iraunkorra eskaintzen duen SICTED programa lantzen eta gaur arte, euskal 6.470 turismo-enpresek parte hartu dute. Aurten, 28 jomuga izan dira parte hartzen 700 enpresa ingururekin eta hauetatik %85ak lortu du bere agiria. Izan ere, egitasmo heldua eta oso finkatua da hau, berritutako eredua eta metodologiari esker, egun, urte batez eskaintzen da aurreko urteetan behar ziren 4 urteen ordez. Era honetara, behin programa hau bukatuta, enpresek lehiakortasuna hobetzeko beste programa batzurekin has daitezke, esaterako Smart Business (Praktika Egokiak IKT-en erabileran), irisgarritasunarekin konpromisurako programa, eraginkortasun energetikoarekin konpromisurako programa, … Aiparria da aurten 163 ebaluazio gehiago egin direla “bezero misteriotsua”-ren teknikaren bidez, emandako zerbitzuan sumatutako kalitatea ebaluatzeko; programak % 80tik gorako gomendio-emaitza lortu ditu. SICTED eta “bezero misteriotsua” bi ebaluazio-mota hauek konbinatzeari esker zehaztu daiteke enpresen kalitate objetiboa ezeze sumatutako kalitatea ere.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia