Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskadi Austriako azokarik garrantzitsuenera doa

• Aire-konexioen hazkundeak oso interesgarri egiten du merkatu hau euskal turismoarentzako.

2019/01/10 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Bigarren urtez jarraian, Eusko Jaurlaritzaren Turismo saila Ferien Messe Viena, Austriako azokarik garrantzitsuenera doa. Kaleko publikoari zuzendua, azoka gaur hasi da eta ateak zabalik izango ditu 13ra arte. Euskadi hitzordu honetara Turespañaren standaren barruan turismo informazioko erakustoki batekin eta aurten, bereziki, oso interesagarria da azoka hau Austriako hiriburua eta Bilbo arteko aire-konexio zuzenen hazkundea dela-eta. Apirilaren 14an hasita, VOLOTEAk astero bi konexio eskainiko ditu (neguan etenaldi bat egiten duten), astelehen eta ostegunetan, eta LEVELek, une honetan astero bi hegaldi baditu ere, astelehen eta ostiraletan, ziur asko bere frekuentzia hiru konexiotara igoko ditu. Merkatu austriarra hazi egin da Euskadin %89,7 2011 eta 2017 urteen artean.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia