Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Holandako bidaia-aldizkaririk garrantzitsuena, Euskadin interesatua

• “Columbus Travel”-eko bi kazetarri jomugan zehar ari dira egunotan

2017/06/30 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Bihar bukatuko da hedabide holandar bateko bi kazetari Euskadin zehar egiten ari diren bidaia.
Bisita, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak, Basquetourren bidez, antolatua, Turespañak La Hayan duen bulegoak proposatu zuen.
Nederlanderaz idatzitako bidaia-aldizkaririk garrantzitsuena den “Columbus Travel”-ek Euskadi ezagutzeko gogoa adierazi zuen eta bere kazetariek informazioa eta materiala bildu dute bertan, ondoren, artikuluak idazteko. Bat, Bilbori buruzkoa jomuga gastronomiko moduan, eta bestea, Euskadi eta bere natura eta turismo aktiboko eskaintzari buruzkoa.
Astebeteko bidaia hiriburu bizkaitarrean, Bizkaia eta Gipuzkoako barnealdean eta euskal kostaldean zehar igaro da.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia