Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

"Cetáceos a las 10", actividad organizada por Ekoetxea Urdaibai, la Sociedad AMBAR y Hegaluze Itsas zerbitzuak, ha recibido y aceptado la nominación para los premios iGap Travel Guide Global Awards 2017.iGapTravel Guide es una prestigiosa colección de guías de viaje de destinos en todo el planeta co

• Kostaldeko turismoari lotutako egitasmoa da, lankidetza publiko-pribatua duena eta Basquetour-ek koordinatzen dituen Euskal Kostaldeko mahai eta topaketetatik sortutakoa

2017/07/20 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Ekoetxea Urdaibai, AMBAR Elkartea eta Hegaluze Itsas zerbitzuak-en artean antolatutako Zetazeoak 10etan ekintzak iGap Travel Guide Global Awards 2017 sariketarako izendapena jaso eta onartu du. iGapTravel Guide bidaiarako gida bilduma entzutetsu bat da; non, mundu osoan zehar egin daitezkeen bidaien informazio orokor, gomendio praktiko eta lanerako zein aisialdirako aukera ezberdinak azaltzen diren.

"iGap Travel Guide 2017 Global Awards" sariek norbanako, instituzio zein elkarte ezberdinek munduko toki ezberdinetan zerbitzuen bikaintasuna, dibertsitatea, teknologien erabilera, eskuragarritasuna eta inguruaren ezagutza erabili eta hedatzeko egiten duten lana saritzen dute.
12 hilabetetan zehar botoa emateko aukera egongo da, bitartean izendatu guztiek proiektu, zerbitzu eta lorpen ezberdinen inguruko informazio osagarria konpartitzeko aukera izango dute.
iGap Travel Guide-ek enpresa, instituzio eta norbanako ezberdinetako partaideak direnak aukeratzen ditu epaimahai independiente bat osatzeko; horrela, beraien esperientzia erabiliz maila bakoitzean dauden kasurik arrakastatsuenak eta ardura eta zerbitzu gaindiezina dutenak identifikatuz.

“Zetazeoak 10etan”

“Zetazeoak 10etan” ekintzaren helburua, euskal kostaldetik pasatzen diren itsas ugaztun hauek in situ ikusteko aukeraren bitartez berauen kontserbazioaren garrantziaz kontzientziatzea da. Horrez gain, hidrofono bati esker zetazeoek igortzen dituzten soinuak entzuteko aukera ere izaten da.

Ekintza hau 1727/2007 Dekretu Errealak zehazten dituen jokabideei lotua egongo da, zeinek zetazeoak ez gogaitu, nekarazi eta kaltetzeko asmoarekin, bete beharreko jokabideak adierazten dituen.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia