Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Gaur hasten da Mundaka Festival, The Basque Music & Cook

2017/07/28 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Gaur hasten da Mundaka Festival, The Basque Music & Cook, euskal eta nazioarteko musika eta gastronomiaren onena inguru apartan uztartzen dituen jaialdia. Basquetourren bidez, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntza duen ekitaldi atsegina, hurbila, ezberdina, jasangarria, berdea…
Gure herriko kultur identitate ikurrik garrantzitsuenetakoak diren musika eta gastronomiari, beste hirugarren bat, hau ere guztiz erakargarria, gure paisaia lotzen zaie. Kasu honetan, Urdaibaiko Biosferaren Erreserban, toki izugarria. Zehatzago esanda, Mundakako Santa Katalina penintsulan; bertan kultur ekitaldi batetaz gozatu ahal izango da naturaren protagonismoarekin.
Eta Santa Katalinaz gain, jaialdia kaleetara eta Urdaibaiko baztar ezberdinetara aerako da herriz-herriko eta eskualdeko ekintza desberdinekin.
Jaialdiaren zutabetariko batek, musikak, bi atal izango ditu, Bat euskal musikari zuzendua “WE ARE BC” izenburupean, eta nazioartekoa, “WE ARE MUSIC”, nazioarteko lehen mailako artistakin.
Gastronomiak, jaialdiaren beste zutabeak, euskal produktuaren salmenta, erakusketa eta dastaketarako gunea izango du eta beste bat showcases eta gastronomia tailerretarako. Guztia ekintza gastronomikoz betetako egitarau baten barnean (dastaketak, tailerrak, janari herrikoiak, show cooking-ak,…) espreski diseinatutako kokapenetan.

Informazio gehiago: http://mundakafestival.eus/


 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia