Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Kazetari atzerritarrak Euskadin, Guggenheimaren XX. urteurrena dela-eta

• Turismo sailaren ekimenez, eta Turespaña eta Museoaren lankidetzarekin, oroitzapen-ekitaldirik nabarienetakoak ikusi ahal izango dituzte.

2017/10/10 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Bihartik hasi eta bi egunez, kazetari alemanarrek eta frantziarrek Guggenheim Museoa eta Bilbo hiria ezagutzeko bidaia batean parte hartuko dute, euskal pinakotekaren jaiotzaren 20. urteurrena dela-eta.
Turespaña eta Museoaren lankidetzarekin, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren ekimenari esker, kazetariek oroitzapen-egitarauaren ekitaldirik garrantzitsuenetarikoak ikusi ahal izango dituzte zuzenean.
Gonbidatutako hedabideak “Le Figaro” eta “Deutschland Radio” bezalako orokorrak eta tirada handikoak zein “Museum TV” edota “Kunstmarkt.de” bezalako kultur- eta arte-gaietakoak dira.
Egonaldian, kazetariek Guggenheim ezeze, Arte Ederretako Museoa eta Bizkaia Zubia bisitatuko dituzte, eta baita Bilboko tokirik esanguratsuenak ere.

 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia