Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskadi Holandan Vakantiebeurs 2018 azokan susatzen ari da

2018/01/11 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Beste urte batez, Euskadik Utrechteko (Holanda) Vakantiebeurs 2018 azokan parte hartzen du hilaren 9tik 14ra bitartean. Topaketa hau oso arrakastatsua da holandarren artean. Izatez, merkatu honetako azokarik garrantzitsuena da eta iaz 108.779 bisitari hartu zituen, euretatik 20.000, profesionalak.
Lehen bi egunetan, azoka, profesionalei zuzendua egon da, hau da, aurreko edizioetan baino egun bat gehiago, eta ostegunetik igandera arte, kaleko publikoarentzat izango da.
Holanda merkatu interesgarria da euskal turismoarentzat eta gure jomugan interesa duen holandarraren profila honakoa da: pertsona heldua, 55 eta 70 urte bitartekoa, bere kabuz bidiaiatzen duena, eta batez ere, kanpinetan lo egiten du. Euskaditik Compostelako Donejakuerantza,Kantauri itsas-ertzetik egiten duten bidean, pasatzen dira.
Eustaten datuen arabera, 2016an Holanda seigarren merkatua izan da gure hoteletan, herri txikia den arren eta hau ez dela bere alojamendurik gogotsuena, 78.783 gaualdirekin (2015ean baino %15 gehiago).
Vakantiebeursen, holandarrek Euskadiri buruzko informazio asko eskatzen dute, bere eskaintza haiek bidaietan bilatzen dutenarekin bat datorrelako: natura eta kostaldea. Hain zuzen ere, Done Jakue Bideari eta ibilbide berdeei buruzkoa. Iparraldeko Bidea merkatu honetan gehien ezagutzen den ibilbidea den arren, gure natura produktuak oso erakargarriak dira bisitari holandarrentzako (Inaziotar Bidea, oinez eta bizikletaz egiteko ibilbide guztiak, parke naturalak,…). Gainera, Bilbo oso erakargarria da publiko holandarrarentzat, Donostiaren aurretik.
Gaur egun bi hegaldi daude egunero, astearte eta ostegunetan izan ezik, Amsterdam eta Bilbo artean, KLMrekin. Vueling konpainiak ere, zuzeneko helgadia izaten du goi-denboraldian.
 

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia