Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

“España Verde”-ren koordinazioaren eskualdatzea Asturiasi , eta Estatu Idazkariarekin eta OET-ekin izandako topaketa, Retortillo sailburuaren agendaren ekitaldi nagusiak gaur FITUR-en

  • Gaur, gainera, urteko turismo nobedade nagusien aurkezpenak jarraitzen dute Euskadiren stand-ean.

2018/01/18 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Asturiasek hartu du “España Verde” turismo-markaren koordinazioaren lekukoa gaur goizean, Kantabriaren eskutik. Bi Elkarte Autonomo hauekin batera, Euskadik eta Galiziak osotzen dute Kantauri Itsasoko ertzaren kanpo-sustapenerako. Ekitaldira lau Erkidegoetako ordezkariak joan dira eta, Euskadi ordezkatzen, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillo. Asturiaseko Enplegu, Industria eta Turismoko sailburu Isaac Polak aurreratu du, aurten lehen aldiz, marka Asia eta EE.BBtako merkatuetan sustatuko dela.

Bestetik, Retortillo sailburua izan da baita, Turismoko Estatu Idazkari Matilde Pastora Asían eta OET-etako (Oficinas Españolas de Turismo) ordezkarien anfitrioia Euskadiren stand-ean, non Eusko Jaurlaritzak topaketa bat antolatu duen euskal gastronomia eta ardoen dastaketa batekin.

Hauek izan dira Retortillo sailburuaren hitzordu nagusiak bere bigarren jardunaldian FITUR-en, nahiz eta goiza, atzo bezala, aurtengo turismo nobedade nagusien aurkezpenez betea egon den Euskadiren stand-ean. Orioko Arraunetxeari esker, 80 txalupa eta 1.200 arraunlari bilduko dituen “Neguko estropada-XXIV estropaden Oriako jeitsiera”-tik hasita, ekainaren 15etik 17ra ospatuko den Debagoienako xendazaletasun jaialdia, PUNTAIK PUNTAren hirugarren edizioraino. Tartean, ekitaldi ezberdin, esaterako, Arabako Gastrogidaren aurkezpena Arabako pintxoen dastaketa eta guzti; Bidasoa Aktibak sortutako eta Estatuko, Frantziako eta Portugaleko herri ezberdinek osotzen duten Atlantikoko Hiri Erromatarren Sarearen aurkezpena; Vitoria-Gasteiz, jomuga turistiko jasangarriaren aurkezpen-gutuna eta FesTValeko enbaxadoreak azokan izan diran Sandra Golpe, Jon Sistiaga eta Roberto Brasero kazetarien presentzia; Arabako Errioxako xendazaletasunaren lehen maparen aurkezpena, GR nagusiekin eta eskualdea zeharkatzen duten 14 ibilbide ezberdinekin; eta “Pintxo-pote Misioa, Santurtzi Mariñela” zerbizu berritzailearena, inguruan inspiratua eta aisia eta turismoaren industrian egungo joerak biltzen dituena.

Stand-etik kanpo, Andaluziako pabilioiak hartu du gaur goizean, Retortillo sailburuaren presentziarekin “Málaga Gastronomy Festival” aurkezpena, non Euskadi jomuga gonbidatua izango den aurten eta bere produktuek eta sukaldariek Málaga eta Andaluziako sukaldariekin topaketa eta ekintza ezberdinetan parte hartuko dute hiri andaluziarrean.

Arratsaldez, Euskadiren stand-ak “Pozalagua Jaialdia: anfiteatroa eta Pozalaguako kobazuloak”; Tolosa turismo-jomuga bezala sustatzeko ikusentzunezko material berria; “Red Corriendo el Medievo”, Bidasoa Aktibaren bitartez Hondarribiak burutzen duen penintsulako 8 udalez osotutako Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sare barnean dagoen susperketa ekimena; eta PRO ZARAUTZ 2018 munduko surf txapelketa, World Surf Leaguek eta Gipuzkoako Surf Federazioak antolatua, Zarauzko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin. Apirilaren 5etik 8ra arte ospatuko da 200 surfarirekin, euren artean, Europako onenak.

Bihar, ostirala, profesionalentzako azokaren azken eguna, SICTED sariak emango zaizkie euskal enpresa eta erakunde batzuei eta aurkezpen ekitaldiak jarraituko dute Euskadiren stand-ean.

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia