Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskadiko turismoa merkaturatzeko jardunaldiak, Polonian

• Turismo sailak, Basquetourren bidez, Varsovia eta Gdanskeko lan-jardunaldietan parte hartuko du hilaren 17 eta 18an, hurrenez-hurren.

2018/04/16 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Euskadik bigarrenez parte hartuko du Polonian Turespañak Europaren erdialdeko merkatu honetan interesa duten Estatuko jomugentzako antolatzen dituen turismoa merkaturatzeko jardunaldietan. Poloniarra ez da, momentuz, Euskadirekiko interesa agertzen duen merkatua, aisialdiko turismoari dagokionez, behintzat. Bai, aldiz, MICE eta negozio-turismoaren arloan. Beraz, Eusko Jaurlaritzaren helburua jardunaldi hauetan jomuga sustatzea eta bere merkaturaketari laguntzea da. Egun, ez dago Polonia eta Euskadiren arteko aire-konexiorik. Bai, Santanderrekin, martxoaren 27tik astero bi hegaldi baititu. Basquetour-ek jardunaldion 2016ko edizioan parte hartu zuen eta azken hamarkadan, aurkezpenak, kaleko jendearentzako ekintzak SPRI-rekin batera, eta MICE turismoaren sustapen eta merkaturatze jardunaldiak, Varsovian eta Poznanen egin ditu.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia