Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

2018 urteari dagokion Turismo Sektoreari zuzendutako Hornitzaileen Katalogoa argitaratu da

2018/06/06 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Izen-emate eta eguneratze epea gaindituta, eta jasotako eskariak balioztatuta, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak, BASQUETOUR-Turismoaren Euskal Agentziaren eskutik, Turismo Sektoreari zuzendutako Hornitzaileen Katalogoaren bertsio berria argitaratu du: http://catalogo.basquetour.net/?lang=eu

Aurten, 16 hornitzaile berrik eman dute izena eta 17 hornitzailek eguneratu dituzte beraien datuak.

Beraz dagoeneko, katalogoak 167 hornitzaile teknologiko jasotzen ditu, SICTED-en homologatutako 34 aholkulari, Q Kalitate Turistikoan homologatutako 91 aholkulari eta 8 ECOLABELen.

Euskal Turismoaren Zuzedaritza Planaren jardueretan kokatuta dago ekimena, Euskadiko enpresa turistikoetan kalitatea, ingurugiro jasangarritasuna, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzeko, eta tresna horren helburua enpresa guztiek kalitate eta ingurugiro jasangarritasunean adituak diren aholkulariak eta soluzio teknologikoak eskura izatea da. Horretarako, zuzenean eta modu argian, uneko eskaintza aurkezten da.

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia