Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskadik, Nafarroak eta Errioxak “Hemingway Traveler” aldizkaria aurkeztu dute

  • Argitalpena “Hemingway Bidaide-Destino Hemingway” sustatzeko hiru elkarteek elkarrekin bultzatutako laugarren ekintza da

2018/07/04 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Astelehen honetan aurkeztu zen “Hemingway Traveler”, Euskadi, Nafarroa eta Errioxaren artean lankidetzan argitaratutako aldizkaria; elkarren ondoko hiru elkarteen apostua nazioarteko posizionamendua bultzatzeko asmoarekin, “Hemingway Bidaide-Destino Hemingway”, Ernest Hemingway 1923an maitemindu zuen lurraldeen lurraldearen bidez.

“Hemingway Traveler” estatuko eta nazioarteko bidaiari zuzenduta dago eta bere helburua hiru elkarteetako Lurraldea sustatzea da zenbait bidaia eta ihesaldiren konbinazioren bidez Hemingwayren irudia eta bereiztasuna ardats direla. Doakoa eta urterokoa, 10.000 ale elebidun, gazteleraz eta ingelesez eta euskerazko testuekin, kaleratu dira Hemingway lurraldeetako ehun bat hoteletan, turismo bulegotan eta Elkar dendetan bananduta.

Aldizkariaren aurkezpenean Maitena Ezkutari, Nafarroako Gobernuko Turismo zuzendari nagusia; Eduardo Rodíguez Osés, Errioxako Gobernuko Turismo eta Kultura zuzendari nagusia; Harkaitz Millán Basquetour-Eusko Jaurlaritzaren Turismo Agentziako zuzendaria; Stephanie Mutsaerts Northen Spain Travel enpresako jabea eta “Heming-say” produktu berria aurkeztu zuena; eta Edorta Jiménez idazlea, Javier Muñoz kazetariarekin batera “Hemingway Lurraldeak” egitasmoaren koordinatzailea dena izan ziren.

Aldi berean, Mercedes Larumbe Bidegain eta Jon Martínez Larumbe Policarpo Bidegain eta Carmen Roncalen iloba eta biloba, hurrenez hurren, ere izan ziren; izan ere, Eslava kaleko haien etxean hartu zuten ostatu Ernest Hemingwayk eta bere emazte Hadley Richardsonek lehenengoz Iruñara iritsi zirenean, 1923ko uztailaren 6an.


Hemingway Bidaide- ‘Destino Hemingway ’ turismo-paketearen laugarren ekintza

‘Hemingway Traveler’ –en helburu nagusia ‘Hemingway Bidaide- Destino Hemingway” turismo-paketea eratzen jarraitzea da, 2016an ‘Comer con / Eat with / Manger avec… Hemingway’ argazki eta testuez jositako gida gastronomikoaren aurkezpenarekin eta 2017an beste bi ekintzarekin zabaldu zena: Fitur-en aurkeztutako “Hemingway Mapa” eta “Hemingway Bidaia Liburuxka”-rekin

Aldizkariak Hemingwayren esperientzia lurralde bakoitzan aurkezten du Hemingway tokien bidez: Iruña, Aoiz, Auritz, Orreaga, Iratiko Oihana, Lekunberri, Sunbilla eta Tutera Nafarroan; Tolosa, Donostia, Hondarribia, Irun, Txingudi Badia, Zarautz, Zumaia, Loiola Deba-Euskal Kostaldeko Geoparkea, Markina, Etxebarri, Eibar-Arma Industriaren Museoa, Ermua, Gernika, Urdaibai, Mundaka, Bermeo, Bilbo, Urduña, Gasteiz eta Ollauri, Euskadin; Hendaia, Iparraldean; Haro, Logroño eta Calahorra, Errioxan.

Idazlea 1923tik 1960ra arte egon zen toki hauetako argazkiak erakusten dira Hemingwayren esaldiekin ezaugarri nagusiak eta urteroko ekitaldiak nabarmenduz. Lurralde bakoitzan jatetxerik zaharrenetako batzuek egindako errezeta bana ere eskaintzen da: Nafarroan, La Benta Miguel Arraizko Bentakekoa (1800); Gipuzkoan, Hondarribiako Alameda (1880); Bizkaian, Bilboko Los Fueros (1878); Araban, Gasteizko El Portalón (XV. gizalditik posta-etxea eta ostatua); eta Errioxan, Haroko Terete Etxea (1877).

“Hemingway Traveler”-ek Nafarroa, Euskadi eta Errioxarekin osatutako lurraldea eratzen du, eremu oso anitza baina bere kulturak, ohiturak eta giza-harremanei esker elkartua, Europan bakarra bere tamainagatik eta autoz bi ordu eskasetan bidaiatzeko zenbait aukerarekin. ‘Heming.way Tours’ eta afari berezia El Búho jatetxean.

Bere aldetik, Stephanie Mutsaerts Nothern Spain Travel enpresa iruindarrekoak “Heming-way Tours” turismo-produktua aurkeztu du, bidaia antolatuan eta idazle iparamerikarrean adituak diren gidekin Hemingway Lurraldeak ezagutzeko aukera ematen duena. Paketea bisitariek, Hemingway Jomugan, gehien jota, 12 gau egin ditzaten pentsatuta dago egonaldia laburragoa nahiago izanez gero bisitariek aldatzeko aukera badute ere, baita ostatuak, gastronomia-esperientziak edo bisita gidatuak ere.

Aurkezpena EL Búho tabernan izan zen, non Ana Gorostiza kudeatzaileak toki hortatik idazleak izan zituen pertzepzioak aipatzen dituen “Fiesta” Hemingway eleberriaren zatia irakurri zuen. Sanferminetan, El Búhok entzierrotxoari begira afari eskaintza berezia eskainiko du. Esperientzi bakar honetan parte hartzen dutenek “Hemingway Bidaide- Destino Hemingway” paketetxoa jasoko du- “Hemingwayrekin jan” liburua, “Hemingway Traveler” aldizkaria, mapa zabalgarria eta Hemingway Lurraldeetako bidaia-liburuarekin-.

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia