Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Turismo sailak ireki du “Euskadi txakurrarekin” liburuxkan enpresa gehiago sartzeko prozesua

2018/07/19 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Iragan astean, Retortillo sailburuak “Euskadi txakurrarekin” kanpaina aurkeztu zuen, “irekian, establezimendu eta plan berriekin osatu ahal izango den” liburuxkan oinarritua. Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saileko Turismoaren Euskal Agentziaren bidez, egitasmoaren sozializazio-prozesu bati hasiera eman zaio ahalik eta euskal enpresa gehien sartzeko helburuarekin.

Prozesua irailan hasiko da liburuxkaren informazio praktikoaren atalean egoteko interesa adierazten duten enpresen zerrenda bat egingo duten Euskadiko eskualde turistikoetako turismo teknikarien bidez.

Enpresa hauek txakurrekin bidaiatzen duen publikoari zuzendutako orientazioa eta zerbitzuak izan beharko dituzte. Honez gain, aurretiaz, liburuxkan egon ahal izateko bete beharreko enpresa-moten araberako gutxiengo irizpideak jarriko dira (ostatuak, jatetxeaketa zerbitzu-enpresak). Liburuxka urritik aurrera egongo da eguneratua.

Interesa duten enpresek Basquetourrekin jarri daitezke harremanetan irailaren 1etik aurrera, honako helbidearen bidez: limaz@basquetour.eus

Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia