Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskadi bisitatzen duten turisten ia % 80k aisiagatik bisitatzen dute

• Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren azken IBILTUR azterlanak 2016an eta 2017an aisiako eta MICE sektoreko turisten portaeraren datuak jasotzen ditu. • Negozioagatiko turisten ehuneko altuena Gasteizekoa da (% 37), eta aisiagatiko bisitarien proportzio handiena Arabako Errioxakoa (% 89), Euskal Kostaldea (% 88) eta Bilbo (% 81). • Aisiagatiko turismoaren %57a Estatuko EE.AAetatik dator eta % 43a, nazioartetik.

2018/08/20 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak 2016-2017 IBILTUR azterlanaren ondorio nagusiak eman ditu ezagutzera; horren bidez, aisiagatik eta negozioagatik eta MICE sektoreagatik Euskadi bisitatzen duten turisten portaera aztertzen da. Azterlan honek honako ondorio nagusi hauek aipatzen ditu: • Euskadin gaua ematen duten turisten % 79k aisiagatik bisitatzen gaitu eta % 17k, negozioengatik/MICEgatik. • Vitoria-Gasteiz negozioagatik bisitatzen duten turisten ehunekoa Euskadiko helmugetan altuena da (% 37). Ordea, aisiarako turisten proportzio handiena Arabako Errioxakoa da (% 89), gero Euskal Kostaldekoa (% 88) eta Bilbokoa (% 81). • Aisiarako turisten artean, 2014tik hiriko turismoa dago, eta hura hiru motibo erabakigarrigatik: hiriko turismoa egitea (% 22), gastronomiarekin eta ardoarekin lotutakoak (% 20) eta kultura eta ekitaldiak (% 13,5). Era berean, nabarmentzekoa da ibilbide turistikoak (Touring) egiteko dagoen gero eta joera handiagoa; gaur egun, % 21ekoa, eta, 2014an, % 12koa zen. • MICE sektoreko turisten artean, 2012tik gaur egun arte alderdirik baloratuena biltzarraren/konbentzioaren programa da (1 eta 5 bitarteko balorazio-eskalan, 4,6). Hala ere, biltzarra egiteko egoitzak eta biltzarrak/konbentzioak antolatutako gizarte-programak edo aisia-jarduerek gora egin dute, nabarmen, balorazioan, 2,1 puntutik 4,4 puntura, eta 4,1 puntura, hurrenez hurren. • Turistaren profila dela eta, aisiako turisten % 57 Estatuko EE.AAetakoa da, eta % 43, nazioartekoa, zeinak 6 puntu egin baititu gora, 2014aren aldean. MICEko turisten kasuan, % 75 Estatukoa da. • Aisiako turistek bidaian eginiko gastua, guztira (jatorrian eta helmugan), 1.404 milioi eurokoa da (827 milioi 2014an). Gastuak, guztira, MICEko turisten kasuan ere gora egin du, 2014an 56.280€-tik gaur egun 87.178.000€-ra. Bestalde, Euskadin pertsonako eta eguneko aisiako turisten gastua 104€-koa da, 2014an baino 5 euro handiagoa. Eta, MICEko turisten kasuan, 129€-koa zen eta, orain, 133€-koa.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia