Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Euskadik parte hartuko du bigarren aldiz Buenos Aireseko FIT azokan

• Latinoamerikako Turismoaren Nazioarteko 24. azoka, Argentinako eta nazioarteko urteko ekitaldi garrantzisua, irailaren 29tik urriaren 2ra arte ospatuko da. • Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millanek euskal turismoaren eskaintza aurkeztuko die azokan izango diren sektoreko profesinalei.

2018/09/28 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Euskadi, bihartik hasita, Buenos Aireseko FIT azokaren 24. edizioan izango da eta bertan, Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millanek jomugaren aurkezpen bat egingo du sektoreko profesionalen aurrean. Ondoren, euskal produktuen dastaketa egongo da. 2018 urtean, FIT-ek 1.450 erakusletik gora, Argentinako probintzia guztien partaidetza, 49 nazio, hotelak, bidaia-eragileak, airelineak eta zerbitzu-enpresa izango ditu. 90.000 bisitari inguru itxaroten dira. Euskadik bere eskaintzaren nabarmenena erakutsiko du bertan. Urteko lehen 7 hilabetetan, Argentinatik etorritako bisitari kopuruak Euskadin, aurreko urteetako epe berarekin alderatuta, gora egin du. Hain zuzen ere, 2018ko hil hauetan, 17.911 sarrera eta 35.516 gaualdi zenbatu dira, hau da 2017ko epe beran izandako baino %26 eta %25 gehiago. Urte hori bisitari agentinarren 32.545 sarrera eta 66.150 gaualdirekin itxi zen. 2011tik, merkatu honetako sarrerek eta gaualdiek gora egin dute, eten gabe, %100 baino gehiago, hurrenez hurren. Urtaroko izateari dagonionez, argentinar kopuru handienak maiatzetik urrira bitartean izaten dira baina maiatza eta iraila dira turista hauen sarrera gehieneko hilak, %14 eta %17rekin 2017an, hurrenez hurren.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia