Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Basquetourreko zuzendariak eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak Argentinan sustapen ekintzak aztertzen dituzte etorkizunean Latinoamerikako merkatuan

• Buenos Airesen izandako bileran Euskadiren presentzia FIT Latinoamérica azokan baloratu da.

2018/10/04 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Eusko Jaurlaritzaren ordezkariak Argentinan, Sara Pagolak, eta Basquetourreko zuzendariak, Harkaitz Millánek, Latinoamerikan etorkizunerako sustapen ekintzak aztertu dituzte, Euskadik bigarren urtez jarraian parte hartu duen FIT azoka bukatu ondoren. Atzo, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzan izandako bileran bi ordezkari instituzionalek Euskadik azokan izandako presentziari buruzko euren iritziak partekatu zituzten. Turismo saila ekitaldi profesional honetara jomuga sustatzeko helburuarekin joan da. Ordezkari bien esanetan, azokara joaten denak “goi mailako turismo-eskaintza bilatzen du, gastronomia, hiri-ihesaldiak edota kultur proposamenak eta Euskadik guztiak eskaintzen ditu”, “Euskadik turismo-jomuga moduan publiko argentinarraren artean hazteko potentzial handia” duela, gaineratuz. Espainia bisitatzen duen bisitari argentinarrak, gehien bat, Madril edo Bartzelona ezagutu nahi du eta erronka Euskadira erakartzea eta bere turismo-eskaintza ezagutu dezala da.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia