Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Retortillo: “Gastronomia gure ekonomiaren, turismoaren eta kanpoan dugun irudiaren elementu eragilea da”

• Gaur Rafael Ansóni eginiko omenaldia aurkeztu da; Vitoria-Gasteizen izango da, azaroan.

2018/10/09 - BASQUETOUR
FacebookTwitterLinkedin

Alfredo Retortillo Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak Madrilen Rafael Ansón Gastronomiaren Errege Akademiaren presidenteari egingo zaion omenaldiaren aurkezpenean parte hartu du. Aurkezpenean, era berean, Frederic Alzola Alava Gourmet-eko editoreak, Gonzalo Antónek (bere jatetxean, Zaldiaran-en, egingo da omenaldia). Sailburuak Rafael Ansónen ibilbidea nabarmendu du, “konplizea gastronomiaren eta Espainiako eta, bereziki, Euskadiko gastronomiaren gozotasunen sustapenean. Retortillok zera azaldu du: “Euskal Herria helmuga turistiko gisa eskaintzean, gastronomia gure alderdi erakargarrienetakoa da, eta beti jotzen dugu horretara, gainera: jaten ari garen bitartean jatekoaz hitz egiten dugu eta jatordu batek dakar beti hurrengo jatordu bat. Alderdi erakargarrienetako bat da”. “Prestakuntza-zentroak ditugu eta arrakasta hori iraunkorra eta gure ekonomiaren, turismoaren eta kanpoan dugun irudiaren elementu eragile izateko sustatzen duten administrazio publikoetatik egiten diren apustuak. Era berean, gastronomia trukea bultzatzen duen eta jarduera ekonomikoa eta kultura-, gizarte- eta ingurumen-balioak lotzen dituen jasangarritasuneko funtsezko elementu gisa ulertzen dugu”, esan du sailburuak, amaitzeko.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia