Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2012/09/05 - Kazetari europarrek Euskadira etorri dira bertako surf eskaintza ezagutzeko
2012/08/10 - Euskadik lehen aldiz parte hartuko du Las Vegaseko luxuzko bidaien azokan
Munduko goi-mailako aisia-ekimen nagusietako bat da, eta luxuzko bidaietan espezializatutako 300 agentzia biltzen ditu. Datorren igandetik ostegunera bitarte, hilak 16, egingo da. Euskadi lehentasunezko hornitzaile gisa aurkeztuko da, Bartzelonarekin eta Costa del Sol-ekin batera, eta, beraz, bidaia-agentziek Espainiako hiru helmuga horien berri baino ez dute izango.
2012/07/27 - Euskadiko 40 enpresa biltzen dira surfaren inguruan turismo eskaintza bateratua merkaturatzeko
Pilar Zorrillak Merkataritza eta Turismo sailburuordeak eta Ana Izaguirrek Basquetour-eko zuzendariak aurkeztu dute Donostiako Aquarium-ean “Surfing Euskadi”, surfa turismo produktu gisa sustatzeko interesa duten euskal turismo enpresak biltzen dituen kluba.
2012/07/24 - Basquetourrek turismoaren berrikuntzarako foro bat jarri du martxan OpenIdeiak plataforman
2012/07/12 - Urrian “Europe Senior Tourism”-aren edizio berri bat hasiko da
Turespañaren ekimena da Europa guztiko 55 urtetik gorakoen artean bidaiak sustatzeko turismoa urte guztian zehar bizkortzeko helburuarekin. Bere laugarren edizioan, SEGITTUR-ek kudeatzen duen programak udalen eta ekimen pribatuaren partaidetza aktiboagoa lortu nahi du bere garapenean eta horretarako udalei edo turismo-marka berean bilduta dauden udal taldeei zuzendutako aukeraketa prozesu bat jarri du martxan. Hautagaiak aurkezteko epea datorren astelehenean, uztailak 16, bukatuko da.
2012/07/06 - Donostia, munduko 20 surf hiririk onenetarikoen artean
National Geographic argitalpen ospetsuak bere zerrenda sartu du eta bere kalitatezko turismo eskaintza oso iritzi onarekin baloratu du
2012/06/25 - Gorbeia Central Parkek bere FITUR saria jaso du
2012/06/25 - Basquetourrek eskualdeak biltzen ditu pizgarriei lotutako turismoari buruzko jardunaldi batean
MICE (negozioetako turismo) turismoan esperientziak garatzea, jardunaldiaren helburu nagusienetariko bat. Eusko Jaurlaritzak turismo mota hau Euskadin bultzatzeko apostua egiten dihardu.
2012/06/25 - Eusko Jaurlaritza turismo sektorearen berrikuntzaren ibilbide-orria egiten ari da
Basquetourrek bultzatutako planak berrikuntza turistikoaren inguruan egin beharreko ekintzak zehaztu eta gidatuko ditu. Aurretiaz, egoera-azterketa bat egin da Euskadiko 17 eragile publiko eta pribatuen partaidetzarekin.
2012/06/25 - Basquetourrek turismo sektoreko hornitzaile teknologikoen katalogoa sortuko du
Katalogoaren helburua irtenbide teknologikoen merkatuan dagoen eskaintza modu argian eta zuzenean erraztea da. Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziak garatutako ekimena Euskal Turismoaren Lehiakortasun Planaren barruan kokatzen da.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia