Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2012/05/08 - AHTa Euskadira heltzean %9 gehituko lirateke hiriburuetako ostatu-gauak
Eusko Jaurlaritzak eta Basquetour turismo agentziak egindako ikerketa baten arabera, 185.000 ostatu-gau gehiago lortuko lirateke eta city break turismoa izango litzateke faboratuena. AHTa 2016. urtean iritsiko da, Donostia Europako Kultura Hiriburu izango den urtean.
2012/05/03 - Euskadik Dubain bere turismo eskaintza aurkeztu du
Bigarren aldiz Arabian Travel Market turismo azokara joan da. Euskadik destinu ezberdinak bilatzen ari den merkatu berria erakarri nahi du. Al Rais turoperatzaile arabiarrak bere katalogo komertzialean sartu du
2012/04/26 - Euskadik Europako Bide Berdeak proiektuari harrera ematen dio
Europako Batzordeak bultzatzen duen “Greenways4Tour” proiektuak bihar hasierako bilera egingo du Gasteizen. Turismo iraunkorreko eskaintza bat da, trenbide abandonatuak txirrindularientzat eta ibiltarientzat aprobetxatzen dituena. Euskadi proiektuan parte hartzen duen autonomia erkidego espainiar bakarra da.
2012/04/23 - Txile Euskadira etorri da bere turismo-eskaintzan surfa sustatzera
Txileko kostalde batek Basquetourren eredua hartu du aintzat turismoa surfaren bitartez garatzeko. Ordezkari batzuek Mundakako, Bakioko, Sopelako, Zarauzko eta Donostiako udalerriak bisitatuko dituzte aste honetan.
2012/04/17 - Turismoa hobetzeko nazioarteko konferentzia antolatuko da Euskadin
Eusko Jaurlaritzak, Basquetour agentziaren eta CICtourGuneren laguntzarekin, asteazkenetik aurrera “The travel and tourism research association Europe” konferentziaren XI. edizioa antolatuko du. Zientzialariak, akademikoak eta ikerlariak izango dira bertan, turismoaren sektoreko beste hainbat profesionalekin batera, nazioarteko sinposioak iraungo dituen hiru egunetan.
2012/04/17 - Euskadik Turismo Enogastronomikoari Bultzada emateko Plana aurkeztuko du
Aurkezpena gaur (asteartea) izango da eta Pilar Zorrilla Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismoaren sailburuordeak aurkeztuko die Donostian egiten ari diren Ostalaritzako XIV. Kongresu Nazionaleko 1.000 biltzarkideei. Plan horrekin Euskadi mundu mailako erreferentziazko turismogune enogastronomiko bihurtu nahi dute.
2012/04/16 - Euskadi SITC 2012 azokan izango da “esperientzia anitzeko” turismogune bikain gisa
Beste urte batez, Euskadi Bartzelonako STIC azokan izango da berrikuntzak eta turismo arloko erakargarritasunak aurkezteko asmoz. Azoka apirilaren 20tik 22ra bitartean egingo da.
2012/03/29 - Euskadiko Turismoaren Behatokiko eragiketa estatistikoen tresna berritzaileei buruzko jardunaldi dibulgatzailea
2012ko martxoaren 28an, Basquetourrek eta CICtourgunek Euskadiko Turismoaren Behatokiko eragiketa estatistikoekin lotuta, euskal turismoaren sektorerako Adimen Lehiakorrerako Sistema gisa, garatzen diren tresna berritzaileak aurkeztu zituzten.
2012/03/29 - Eusko Jaurlaritzak Euskadiko laugarren BTT zentroa inauguratuko du
Mendiko bizikleta gustuko dutenentzako gune honen irekiera bihar, ostirala, martxoak 30, izango da, 12:00etan, Valderejo-Añanako zentro berrian, Angosto Campingean, Arabako Villanañe herrian. Euskadi da Espainiako BTT zentro gehien dituen bigarren komunitate autonomoa eta Katalunia besterik ez du aurretik zerrendan.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia