Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2018/04/23 - Retortillo sailburuak adierazi duenez Routes “aukera paregabea da Euskadiren konektibitaterako eta sustapenerako”
  • Sailburuak ongietorria egin die gaur Routes Europe 2018ko biltzarkideei Kongresuko sari-ematean.
  • Routes-era bertaratu diren 1.000tik gora biltzarkidek berretsi dute Kongresuaren arrakasta, “aireko konektibitateko preskriptoreak eta profesionalak biltzen dituena Euskadi munduari ezagutzera emateko”
2018/04/22 - Lehendakariak aireportuen kudeaketan zuzenean parte hartzea eta Forondaren H24 kategoria berreskuratzea eskatu du aireko konektagarritasunari buruzko Routes Europe 2018 nazioarteko kongresuaren inaugurazioan
2018/04/18 - Bartzelona Euskadiko turismoaren hitzorduetariko bat, asteburuan

  • Eusko Jaurlaritza-Basquetouren partaidetza B Delicious gune gastronomikoan izango da aurtengo nobedadea
  • Merkatu katalaniarra euskal turismoarentzat hirugarrena da, barneko merkatua eta madrildarraren atzetik.
2018/04/16 - Plazaolaren Bide Berdea TVEko “España Directo” saioan

  • Programak 2 kapitulu eskaintzen dizkio egun turismo-ibilbidea bihurtu den aintzinako trenbide honi.
  • Lehena, Nafarroako zatiari eskainitakoa, hilaren 12an atera zen eta gaur bigarrena, zati gipuzkoarrari buruzkoa, ikusi ahal izango da.
2018/04/16 - Euskadiko turismoa merkaturatzeko jardunaldiak, Polonian
• Turismo sailak, Basquetourren bidez, Varsovia eta Gdanskeko lan-jardunaldietan parte hartuko du hilaren 17 eta 18an, hurrenez-hurren.
2018/04/16 - Eusko Jaurlaritzaren Turismoa, turismo industrialaren azterketa-bidaian, Polonian eta Alemanian
• Exekutiboa legealdiaren apostuetariko bat izango den turismo-produktu hau lantzen ari da. • Egitarauan turismo baliabideetara bisitak eta sektoreko bertako ordezkariekin bilerak sartzen dira. • Turismo sailburu Alfredo Retortillok bidaiaren bigarren zatian parte hartuko du, Alemanian.
2018/04/13 - Euskadiko sagardoa, Alemanian
2018/04/12 - Euskal Kostaldeak bere sektore-mahaietariko bi ospatzen ditu aste honetan
• Asteartean Euskal Kostaldeko Eragile Publikoen Mahaia izan zen Markinan eta bihar, ostirala, Museoen hitzordua izango da Mutrikun.
2018/04/11 - Araban izango da 2019an Enoturismoaren Nazioarteko Kongresua
• International Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop-en (IWINETC) XI. edizioa Arabako Errioxan eta Vitoria-Gasteizen izango da • Erakunde-ordezkaritza bat (Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Vitoria-Gasteizko Udala), Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidearekin batera, Budapesten dago; bertan, 2019rako IWINETCen egoitza berria eman da ezagutzera
2018/04/06 - Donostia eta Gipuzkoa defendatzeko eskatu du Retortillo sailburuak kongresuak antolatzeko aukerako leku gisa eta TMEren Gailurraren jardun egokia bermatzeko
• Akordio batera iristeko ahaleginak egiteko eskatu die sailburuak sindikatuei eta patronalari, Turismoaren Munduko Gailurra ondo garatu ahal izan dadin • “Lan-eskubideak langile guztientzako baldintza duin eta berdinetan bermatu behar ditugu, eta enplegua eta aberastasuna sorrarazten dituen industria turistiko bat defendatu behar dugu.Bi helburuak lor daitezke" adierazi du Retortillok
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia