Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2017/04/28 - 5000. lagunetik gora izan ziren Euskal Kostaldeko Museoen Hilean
• Martxoan, aurreikusitako 70 ekintzetan izandako okupazioa %90ekoa izan zen.
2017/04/28 - “Turismoak eta kulturak elkarrekin joan behar dute kalitateko helmuga bihur gaitezen” adierazi du Retordillo sailburuak
• Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retortillok “Rachel Lowe Lambert Mellon” erakusketa aurkeztu du gaur Madrilen, San Sebastian Region-ekin eta Cristóbal Balenciaga Museoarekin batera, Cristóbal Balenciagaren lehenbiziko atelierra ireki zeneko mendeurrena dela eta.
2017/04/27 - Brexitaren aurrean eratutako Jarraipen Batzordeak Euskadirentzat sortutako aukerak eta erronkak identifikatuko ditu
• Lehendakaria izan da Erresuma Batua EBtik ateratzearen ondorioak aztertzeko eratutako batzordeak astearte arratsaldean egin zuen lehenengo bileraren buru • Organo berriak izaera publiko-pribatua du, eta administrazio publikoek eta Brexitaren eragina jasango duten eragile nagusiek parte hartzen dute bertan
2017/04/26 - Isabel Muelak adierazi duenez, “Turismo Gastronomikoan Masterra, gure harribitxia den bikaintasuneko gastronomiaren adierazgarria da”
• Sailburuordeak iragarri du masterraren hurrengo edizioan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailean praktikak egiteko 2 beka eskainiko dituela.
2017/04/25 - Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak aste honetako hiru lurraldeetako kongresu ezberdinei laguntzen die
2017/04/25 - “Routes 2018k funtsezko bultzada emango die Euskadiko konektibitateari eta turismoari”, adierazi du Retortillo sailburuak
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak “Routes Europe” foroa antolatzeko lekukoa jaso du gaur Belfasten, 2018ko edizioa Bilbon egingo baita.Haize konektibitateari buruzko Europako nazioarteko biltzarrik nagusiena da eta hegaldien eskaria eta eskaintza koordinatzen ditu, mundu mailan.
2017/04/25 - Azul Marinok 130 profesional bildu ditu bere konbentzioan
• Azul Marino bidaia-agentzien euskal taldeak bere konbentzioa Bilbon joandako asteburuan ospatu zuen eta 130 profesional baino gehiago bildu zituen.
2017/04/24 - 50 euskal enpresa baino gehiago Gourmets Klubaren 2017ko Nazioarteko Azokan partaide
Eusko Jaurlaritzak, euskal enpresen parte hartzea bultzatu du, eta egunotan babesa eskaintzen ari da azokan sustapen eta merkaturatze lanetan ari diren etxeei laguntzeko. •Aurten, nobedade moduan, behi gazta freskoa eta Eusko Label esnez egindako gazta freskoa aurkeztuko da
2017/04/24 - Pazko-astean % 53 gehitu dira turismo-bulegoetara egindako bisitak, 2016arekin alderatuta
• i-Tourbask Turismo Bulegoen Euskal Sareak 44.263 bisita izan du apirilaren 17tik 23ra bitartean, hau da, % 53 gehitu da 2016ko Pazko-astearekin alderatuta.
2017/04/21 - Euskadik Belfasten Europako aire-konektibitatearen fororik handiena antolatzeko lekukoa jasoko du
• Alfredo Retortillo sailburua “Routes 2016”-ra hilaren 23an joango da, hilaren 25era arte ospatuko den ekitaldiaren lehen egunean.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia