Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2016/11/17 - Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak jasangarritasunaren aldeko apustua egin du Biosphere ziurtagiriarekin
• Ardoaren Villa Lucía Erakustokiak hartu du, Guardian, Biosphere Responsable Tourism ziurtagiria eskuratzeko Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbidearen konpromisoaren sinadura, ibilbideak jasangarritasunerantz egin duen beste urrats bat. • Turismo Arduratsuaren Institutuak emana, nazioartean ezagumendurik handiena duen turismo-jasangarritasuneko ziurtagiria da. • Sinadura Arabako Errioxako Enoturismoaren Komunikazio eta Merkaturatzearen VI. Foroaren inaugurazio-ekitaldian egin da. Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideak Euskadi Gastronomikarekin lankidetzan antolatu duen foroa bihar arte luzatuko da, enoturismoari, retail marketinari eta kontsumitzaile berriei buruz gogoeta egiteko.
2016/11/15 - Erresuma Batuko bidaia-idazleek “The Basque Country and Navarra” gida britaniarra saritu dute
• Bradt Guides Ingalaterrako argitaltxeak aterata, Basquetourren laguntzarekin idatzi da • Murray Stewart bere egilearen esanetan, Euskadi ezinbesteko jomuga da gastronomia zaleentzat
2016/11/14 - Arkitektoak eta emakume abokatuak bilduko dira aste honetan Donostian ospatuko diren bi kongresutan
• Basquetourrek bi ekitaldietan kolaboratzen du
2016/11/11 - AKTIBAk MICE ekitaldien antolaketan turismo aktiboari buruzko formazio jardunaldi bat antolatu du
• Atzo, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoan ospatu zen eta sektoreko ehun bat profesionalek parte hartu zuten
2016/11/08 - SICTED, jomugetan turismo kalitate integrala lortzeko egitasmoko eragileei zuzendutako formakuntza ikastaro berriak
• Azaroan Donostian eskainiko dira
2016/11/07 - Euskadik Londresen bere erakargarritasuna jomuga turistiko gisa erakusten du
• Gaur goizean erakundeetako ordezkariek, Turismo sailburuordea, Itziar Epalza buru zela, eta 16 euskal enpresek Basque Country standa inauguratu dute sektorearentzat nazioarteko Azokarik garrantzitsuenean • Londreseko WTM, 2016an Eusko Jaurlaritzak bere stand propioa daraman azken aurreko nazioarteko Azoka da, Madrilgo Fitur-en eta Berlingo ITB-n izan ondoren, eta hil honen amaieran, Bartzelonako IBTM-era ere joango da. • Aldi berean, kanpainak eta sustapen ekintza espezifikoak egin dira euskal turismoaren merkatu nagusietan: Frantzian, Alemanian eta Erresuma Batuan; Sevillan, ere, Basque-Country Banderarekin San Miguel estropadetako Ligaren barruan; eta Estatu Batuetan Smithsoniaren ospakizunetan.
2016/11/04 - Kataluniako ordezkari talde bat Ebroko Bide Naturaleko Arabako ibilbide berdeetan izan da
• Bisita Basquetourrek koordinatu du
2016/11/02 - Turismoaren Euskal Agentzia Valentziako ornitologia-turismoari buruzko jardunaldian
• El producto “Birding Euskadi”, como oportunidad de desarrollo ecoturístico
2016/11/02 - Euskadi bere stand-arekin Londreseko “WTM”-n, euskal turismoarentzat nazioarteko turismo azokarik garrantzitsuena
Euskadi bere stand-arekin Londreseko “WTM”-n, euskal turismoarentzat nazioarteko turismo azokarik garrantzitsuena
2016/10/28 - Norwegianek bere asmo handieneko programea hasi du Bilbon, egunero, hiru hegaldirekin Bartzelonara
• 32.000 bidaiari baino gehiago garraitu dira Bilbo eta Bartzelona artean Norwegianekin hegaldiak uztailaren 8an hasi zirenetik. • Norwegianek, neguan, 154.000 plaza izango ditu bi hirien artean, merkatuaren hazkundea %59 koa izan dadila lortuz.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia