Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2018/04/16 - Eusko Jaurlaritzaren Turismoa, turismo industrialaren azterketa-bidaian, Polonian eta Alemanian
• Exekutiboa legealdiaren apostuetariko bat izango den turismo-produktu hau lantzen ari da. • Egitarauan turismo baliabideetara bisitak eta sektoreko bertako ordezkariekin bilerak sartzen dira. • Turismo sailburu Alfredo Retortillok bidaiaren bigarren zatian parte hartuko du, Alemanian.
2018/04/13 - Euskadiko sagardoa, Alemanian
2018/04/12 - Euskal Kostaldeak bere sektore-mahaietariko bi ospatzen ditu aste honetan
• Asteartean Euskal Kostaldeko Eragile Publikoen Mahaia izan zen Markinan eta bihar, ostirala, Museoen hitzordua izango da Mutrikun.
2018/04/11 - Araban izango da 2019an Enoturismoaren Nazioarteko Kongresua
• International Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop-en (IWINETC) XI. edizioa Arabako Errioxan eta Vitoria-Gasteizen izango da • Erakunde-ordezkaritza bat (Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Vitoria-Gasteizko Udala), Arabar Errioxako Ardoaren Ibilbidearekin batera, Budapesten dago; bertan, 2019rako IWINETCen egoitza berria eman da ezagutzera
2018/04/06 - Donostia eta Gipuzkoa defendatzeko eskatu du Retortillo sailburuak kongresuak antolatzeko aukerako leku gisa eta TMEren Gailurraren jardun egokia bermatzeko
• Akordio batera iristeko ahaleginak egiteko eskatu die sailburuak sindikatuei eta patronalari, Turismoaren Munduko Gailurra ondo garatu ahal izan dadin • “Lan-eskubideak langile guztientzako baldintza duin eta berdinetan bermatu behar ditugu, eta enplegua eta aberastasuna sorrarazten dituen industria turistiko bat defendatu behar dugu.Bi helburuak lor daitezke" adierazi du Retortillok
2018/04/06 - Arabak bere hautagaitza defendatuko du Budapesten Enoturismoaren Nazioarteko Kongresuaren egoitza berria izateko
• International Wine Tourism Conference, Exhibition & Workshop-en (IWINETC) X. edizioa apirilaren 10ean eta 11n izango da Budapesten. • Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburu Alfredo Retortillok Euskadi aurkeztuko du helmuga gisa IWINETCen azkeneko hitzaldian, apirilaren 11n, asteazkenean.
2018/03/28 - Euskadik roadshow bat egingo du Italiako iparraldetik

  • Lan bilerak burutuko dira euskal eta italiar enpresa eta erakundeen artean Erroman, Florentzian, Veronan eta Turinen, Euskadi eta Estatuko beste puntu batzukin aire-konexioak dituzte hiriak.
  • Jardunaldiak apirilaren 9tik 12ra bitartean izango dira.
2018/03/26 - Erakusketa ibiltari batek Inaziotar Bidearen etapak zeharkatuko ditu, haren kultura-balioa aldarrikatzeko
2018/03/21 - Vasco-Navarro Bide Berdea kudeatzen duten erakundeak Gironan daude bisitan

  • Bi egunetan, Vasco-Navarroaren antzekoa den Carrilet Bide Berdearen prospekzio bat egingo dute.
  • Euskadi eta Nafarroako lan-taldearen helburua turismo jarduera sortzea eta bultzatzea da ikutzen dituen lurraldeetan.
2018/03/19 - Routes Europe funtsezko bultzada izango da Euskadiko aireko konektibitaterako eta hura nazioartean proiektatzeko
  • Routes Europe 2018, aireko konektibitateari buruzko nazioarteko kongresu garrantzitsuena Euskadin izango da aurten.
  • BECen izango da Europako hitzordua; 1.100 profesional batzea aurreikusten da, apirilaren 22tik 24ra.
  • Euskadik arloan duen ahalmena erakutsiko du, lurreko eta itsasoko eta aireko konektibitateko azpiegitura multimodal sendoen bidez eta askotariko eskaintza turistikoaren bidez.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia