Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2012/05/24 - Basquetourrek natura- eta abentura- turismoari buruzko hausnarketa estrategikoa egingo du
2012/05/22 - Basquetourren webguneak 6.500 bisita izan ditu urteko lehen lau hilabeteetan
2012/05/18 - Basquetourrek martxan jartzen du Euskadin gaua egiten duten aisialdiko bisitarien biurteroko inkesta
Urte betez, 4.560 elkarrizketa pertsonal egingo dira ostatu ezberdinetan. “Ibiltur” operazioa deitutako inkestak, kutsu kuantitatiboa duenak, institutu ezberdinen ohiko estatistikak osotzen ditu.
2012/05/17 - Basquetourrek “Euromeeting” nazioarteko turismo jasangarrirako konferentzian parte hartuko du
Europako turismo jasangarri eta lehiakorra lortzeko asmoz eskualde mailako politikak eztabaidatzeko aukera garrantzitsua izango da. Bihar Florentzian burutuko den hitzordu honetan nazioarteko hainbat erankundetako ordezkarik eta adituk parte hartuko dute.
2012/05/16 - Basquetourrek Getariari zorionak eman dizkio, 3D-n munduko egitasmorik onenari, Google-en saria jasotzeagatik
Ehundaka egitasmoren partaidetza izan duen “Modela ezazu zure hiria” lehiaketak eraikin geomodelatuen lanik onena aukeratzeko helburua zuen. Basquetourreko zuzendariak, Ana Izaguirrek, turismoan berrikuntzaren aldeko apostuaren adierazle dela adierazi du, arlo honetan Gobernuak duen politikarekin bat datorrena.
2012/05/11 - Euskadi Milango kaleetan
Eusko Jaurlaritzak, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren eskutik, bere turismo eskaintza aurkeztuko du “La Spgana a Milano” ekintzan. Turespañak antolatutako urteroko hitzorduak hainbat ekitaldi ludiko izango ditu.
2012/05/11 - Enpresa frantziarrek Euskadiren eskaintza ezagutzen dute Basquetourrek antolatutako bidai batean
2012/05/11 - 2012an turismo eta merkataritzako 900 profesionalek bezeroarenganako zerbitzua eta arreta hobetuko dituzte Basquetourren eskutik
Basquetour apirilatik ari da turismoko profesionalak trebatzen “anfitrioi onak” izan daitezen. “Xehetasunaren kultura” programak bisitariek nabarmentzen duten zerbitzuen kalitate maila sendotzeko asmoa du. Euskadi programa mota hauek egiten duen autonomia elkarte bakarra da.
2012/05/11 - Basquetourrek “Jomuga zehatz-mehatz” programari hasiera eman dio 9 udalen partaidetzarekin
“Anfitrioi Programa”-n kokatuta, jomugan eskaintzen diren zerbitzuen kalitatea sendotzeko helburua du. Euskadi mota honetako programak egiten dituen autonomia elkarte bakarra da. Balmaseda, Bermeo, Elciego, Idiazabal, Irun, Lekeitio, Mutriku, Urduña eta Plentzia, parte hartzen duten udalak.
2012/05/09 - Euskadik bere turismoaren nobedadeak aurkezten ditu Expovacaciones azokan
Gastronomia oinarri duen 480 m2-ko standak Euskadiren turismoak duen eskaintza guztia erakutsiko du. “euskadigozaezazu” webguneak Euskadiren enbaxadore egiteko gonbidapena luzatuko du eta 3 turismo-esperientzi “top” eta abuztuan Bizkaian, La Oreja de Van Gogh ikusteko bi lagunentzako 5 gonbidapen“VIP” zozketatuko ditu.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia