Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2017/04/07 - Euskadik Portugaleko azokarik garrantzitsuenean parte hartuko du
• Apirilaren 8an eta 9an, Mundo Abreuk bere ateak irekiko ditu gure jomugan gero eta interes handiagoa erakusten duen publikoa hartzeko. • 2016an merkatu lusitaniarra, Euskadirentzat nazioarteko zazpigarrena, %4,7 hazi zen sarreratan aurreko urtearekin alderatuta.
2017/04/06 - “Aste Santuko betetze-mailaren aurreikuspenak %90era iristen dira”, azaldu du Retortillo sailburuak
• Sasoi honetan, 10 bisitaritik 8 nazionalak dira. • Aste Santuko kanpaina bisitari nazionalari zuzendua dago eta esperientzietako turismoan oinarritzen da. • Saila bisitarientzako seinaleztapen homogeneoa, kalitatezkoa eta baliagarrian lanean ari da.
2017/04/03 - Israelgo komunikabideak eta Indiako bidaia-konpainia bat lurreratu dira gaur Euskadin
• Kazetarien eta Cox&Kings, munduko agentziarik zaharrenaren egonaldia, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak antolatu du Euskadi jomuga sustatzeko egiten duen lanaren barruan.
2017/04/03 - Sao Paulo, euskal turismoaren hurrengo sustapen hitzordua
• Eusko Jaurlaritzak Euskadiren eskaintza aurkeztuko du WTM Latinamerica azoka profesionalean
2017/03/30 - Iparreko Done Jakue Bidea, surfa eta golfa, “España Verde”-ren apustua atzerriko turismoa erakartzeko
• Lau erkidegoek eta Turespañak 2017ko Ekintza-Plana onartu dute Kantabrian, aurten markaren koordinazioaz arduratuko den elkartea
2017/03/30 - Aktibatu 2017 hasi da Tolosan
• Harkaitz Millán, Basquetour-eko zuzendariak parte hartu du goizean natura turismo iraunkorraren V. jardunaldien inaugurazioan • Erakunde arteko lankidetza, sektorearekin kolaborazioa, natura turismoaren bultzada eta turismoak lortutako garrantzia Eusko Jaurlaritzaren sail berriarekin izan dira bere hitzaldiaren ideia nagusiak
2017/03/27 - “Turismoaren sektorea jarduera ekonomikoaren eragile bilakatu da Euskadin” adierazi du Retortillo sailburuak
• Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburu Alfredo Retordillok Ficoban inauguratu du gaur Turislan, turismoaren sektoreko enpleguaren azoka. Bere esku-hartzean, turismoaren sektoreak jarduera ekonomikoan duen garrantzia nabarmendu du sailburuak, %6koa izanik BPGren gainean duen pisua.
2017/03/23 - Turismoko zuzendariak, Maider Etxebarriak, Pro Zarautz 2017 txapelketa aurkeztu du
• Apirilaren 20tik 23ra arte ospatuko da eta Europako surfaririk onenak izango ditu
2017/03/22 - Itourbask-eko profesional Idiazabal gaztaren ibilbidera hurbildu dira
• Bisita Itourbask-turismo bulegoen sareko teknikariek turismo baliabideei buruzko zuzeneko informazioa izateko egiten dituzten fam trip-en barnean kokatzen da
2017/03/22 - Bilbo eliteko futbolaren munduko gailurra izango da ekainaren 8an
• “Bilbao International Football Summit”-ek eliteko futbolaren inguruko estrategien, metodoen eta ereduen lan, hausnarketa eta aldarrikapenen beharrezko esparrua izan nahi du eta, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren laguntza du.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia