Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2017/03/16 - Euskadiren stand-ak Sevatur-en, Donostiako turismo azokan, parte hartuko du
• Asteburuan zehar, Kursaal Jareugiak barneko merkatuko eta hurbileko merkatu frantziarreko bisitari piloa hartuko du.
2017/03/15 - Euskadiren turismo eskaintza, Parisen
• Bihar hasi eta datorren 19ra arte, Eusko Jaurlaritza Salon Mondial du Tourisme-ra joango da bisitari frantziarrak erakartzeko eta lehentasuneko merkatu hau fidelizatzeko.
2017/03/14 - Datorren ostegunean bilduko da Hondarribian euskal kostaldeko sektore publikoaren mahai teknikoa
• Kostaldeko eskualde eta herri guztietako ordezkariak daude deituta lan-taldeen egungo egoera baloratzeko eta sustapen eta komunikazio ekintzei buruz informatzeko, besteak beste.
2017/03/09 - Baliabideak optimizatu behar dira turismo eragileen lankidetza eta laguntzari esker” azaldu du Harkaitz Millánek ITB azokan
2017/03/09 - Natura Turismo Iraunkorraren V. Jardunaldiak Tolosan
• Martxoaren 30 eta 31an ospatuko dira eta natura turismoan eta jasangarritasunean adituak direnak eta profesional ospetsuak bilduko dituzte
2017/03/09 - 9 turoperadorek eta bidaia-agentzia txinarrek Euskadi ezagutuko dute asteburu honetan
• Turismo baliabide ezberdinak bisitatzeaz gain, lan-jardunaldi batetan parte hartuko dute euskal turismo 5 enpresa eta 4 jomugarekin.
2017/03/08 - Retortillo sailburuak azpimarratu du Alemaniako merkatuaren garrantzia eta azken urteotan izan duen hazkundea
•Gaur hasiko da turismo-azokarik garrantzitsuenetako bat, Berlingo ITB, eta Euskadi bertan izango da. •Euskadin % 44 egin du gora azken 6 urteotan Alemaniatik etorritako turista kopuruak. •2015ean baino % 26 gehiago izan dira turista-sarrerak 2016an, eta Alemania da Euskadirentzat nazioarteko hirugarren merkatua, merkatu osoaren % 3,4 izanik.
2017/03/07 - “Baskavígin”, pelikula-dokumentalik onenaren saria “The Richmond International Film Festival”-en
• Nazioarteko lehen saria, Eusko Jaurlaritzaren laguntza izan zuen Islandian 1615ean izandako 31 euskal bale-arrantzaleren sarraskiari buruzko dokumentalarentzako.
2017/03/06 - Gaur hasiko da Gasteizen “Miniature Pintxos” kongresoa
• Goizeko inaugurazioan, Isabel Muela sailburuordeak “Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren apustua, gastronomiaren bidez, Euskadi jomuga gisa indartzea” dela adierazi du.
2017/03/02 - “Gure aurrekontua modernizazioari, lehiakortasunari, prestakuntzari eta ekintzailetzaren sustapenari begira dago”, esan du Retortillo sailburuak
• Sailak 36,2 milioi euroko aurrekontua izango du, 14,8 Turismoan, 13,6 Merkataritzan eta 5,6 Kontsumoan. • Zenbateko handiena Basquetourrerako eta Kontsumobiderako transferentzietara eta modernizaziorako laguntzetara bideratuko da. • Aurrekontuak sektoreen modernizazioari eta lehiakortasunari, profesionalen prestakuntzari eta trebakuntzari, ekintzailetzaren sustapenari, merkataritzaren eta turismoaren arteko sinergien aprobetxamenduaren aldeko apustuari eta sektore eta eragileen arteko lankidetzari zuzenduta daude.
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia