Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2016/10/27 - Lehendakaria Nekaturren 25.urteurrenean
• Gaur egun Euskadin 400 nekazaritza-turismoko establezimendu eta landetxe baino gehiago daude. Guztien artean egunean 4.000 plaza eskaintzen dituzte.
2016/10/27 - Japongo bidaia-agentziarik garrantzitsuenetako bat bere bezeroei Euskadi jomuga gisa eskaintzeko interesatua
• Bere eragile batzuk bisitan etorriko dira Euskadiko turismo tokirik eta baliabiderik esanguratsuenak ezagutzeko eta ondoren, bere katalogoetan sartu ahal izateko. • Bidaia Basquetourrek eta 3 foru aldundien antolatu dute, lankidetzan.
2016/10/27 - Euskal bost sukaldari Mexikora joango dira Miniature-Euskadi Gastronomika-ren eskutik
Bost sukaldariak Arantza Madariaga Basquetourreko zuzendariarekin• Goi miniatura-sukaldaritzan espezializatutako sukaldariek abangoardiako pintxoen sukaldaritzaren hoberena Ertameriketako nazio honetara eramango dute eta esperientzia-afariak eta ikastaro magistralak eskainiko dituzte. • Basquetourrek, Euskadi Gastronomika produktu-klubaren bidez, Miniature-kin lankidetzan dihardu euskal gastronomiaren sustapenean.
2016/10/25 - Kazetari belgiarrek Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroaren arteko Bide Berdeak egiten dituzte
• Lehen aldiz ekintza bateratu batean, kazetariek bi elkarteetako bide eta toki turistikoak ezagutuko dituzte hil honen 24tik 28ra bitarteko bidaia antolatuan.
2016/10/25 - “Izena badu, bada”-k Portugaleko “Art&Tur” jaialdiaren kultur-turismoan bigarren saria jaso du
• Saria Lander Imazek Basquetourreko produktu-arduradunak eskuratu zuen hilaren 21ean Vila Nova de Gaian.
2016/10/25 - Basquetourrek “Biosphere”-n ezarpenerako homologazio ikastaro bat eskainiko du
• “Instituto de Turismo Responsable” erakundearekin batera, Agentziak aholkularitza enpresei, ebaluatzaileei, hezitzaileei, turismo-lankidetza erakundeetako teknikariei eta administrazio publiko ezberdinetako teknikariei zuzendutako formakuntza emango du azaroaren 7tik 11ra arte.
2016/10/25 - Basquetourrek, kostaldeko kultur ondarearen kudeaketa hobetzeko “Hericoast” europar egitasmoan parte hartzen du
• Leartibai eskualdearen eskutik, Errumanian, lan-jardunaldi batzuetara joang da lurraldearen turismoa suspertzeko lana ezagutzeko eta, ahal izanez gero, Euskal Kostaldearen kudeaketan aplikatzeko. • Basquetourrek turismo ikuspuntua ematen dio kultur ondareari, beti ere, jasangarritasunaren aldetik. • Jardunaldiak atzotik datorren 27ra arte ospatuko dira.
2016/10/24 - Kultur- eta gastronomia-turismoaren merkaturatze-jardunaldiak Ipar Amerikan
• Basquetourrek New Yorken ospatzen den Spain 360 Annual Workshop deritzonean parte hartzen du urriaren 23tik 25era bitartean.
2016/10/24 - “Izena badu, bada”: ezagutu Euskadi mitologiari esker, euskal eskoletan
•Turismo-liburuxkaren euskal mitologiako pertsonaiek gure ingurune geografikoan ibilbideak proposatzen dizkiete ikasleei •Euskadiko ikastetxeetan 3.000 ala banatu dira
2016/10/21 - Basque Ultra Trail Series zirkuituak Hego Euskal Herriko lau hiriburuak lotuko ditu ultra distantziako mendiko lau lasterketen bidez eta 500 klimetroko ibilbidean
• Lehen aldia da Euskadiko eta Nafarroako erakunde guztiek elkarrekin parte hartzen dutena horrelako egitasmo batean; izan ere, zirkuitu honek, kirola ez ezik, lurraldeen aberastasuna, kultura, turismoa eta ondarea ere sustatzen ditu. • Sheve Peña mendizale tolosarrak 1953an eginiko “Lau Katedralen Martxa” ibilaldian oinarritzen da zirkuitua, eta zabalik dago eliteko kirolarientzat nahiz proba erronka pertsonaltzat harturik amaitzea beste helbururik ez duten pertsonentzat
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia