Basquetour: Turismoaren Euskal Agentzia. Agencia Vasca de Turismo

Berriak

2016/10/21 - Aurkeztuta Euskadiko Turismo Jasangarria eta Arduratsuaren Ekintza Plana
• Jomugak “Biosphere” egiaztagiria lor dezan egin beharreko ibilbidea ezartzen du
2016/10/21 - Basquetour lankidetzan Bilbao Mendi filmarekin natura turismoari lotutako ekitaldi honen sustapenerako
• Jaialdia, Europa mailan ezagunenetarikoena, Sevillan ezagutzera eman ondoren, Turismoaren Euskal Agentziak egunotan Madrilen egindako aurkezpen ezberdinetan sustatu du. • Gainera, Basquetourrek bisitarientzako informazio materiala ekoiztu du Euskadiko turismo bulegoetan emateko. • Jaialdia abenduaren 9tik 18ra bitartean ospatuko da eta 43 lan aukeratuak eta 39 estreinaldi izango ditu
2016/10/20 - Basquetour eta Last Tour jomuga eta BIME-ren sustapen ekintza bateratuetan, elkarlanean
• Aurten, Turismoaren Euskal Agentzia eta musika ekitaldi handien antolatzailea eta musikarien managerra den enpresa, Hamburgoko “Reeperbahn”, Alemaniako jaialdirik garrantzitsuenera joan dira elkarrekin eta bertan bi euskal taldek parte hartu dute: Belako eta Berri Txarrak • Alemania nazio gonbidatua izango da BIME 2016-an, hilaren 26tik 29ra bitartean
2016/10/20 - ‘Comer con Hemingway’, turismoa eta gastronomia Euskadi, Nafarroa, Errioxa, Aragoi eta Ipar Euskal Herrian barrena, Ernest Hemigwayren oroitzapenek gidaturik
• Bost lurraldeon artean harreman-bideak zabaldu nahi dituen gida liburua, 52 sukaldarirekin, gizonezko eta emakumezko, osotua eta aurten 90 urte betetzen dituen The Sun Also Rises eleberriaren egile eta Literaturako Nobel Saridun Ernest Hemingwayren idatzietan oinarritua
2016/10/20 - “España Verde” turismo markako upategiak eta jauregiak, interesdun tokiak kazetari alemaniarrentzako
• Hiru egunetan Munich inguruko hedabieetako profesionalak, kulturan, artean eta bidaietan espezializatuak Euskadin izango dira eta ondoren, Kantabriara joango dira.
2016/10/13 - “Basque Marine Heritage” Loreak Mendian euskal markaren bilduma berria Albaolarekin elkarlanean
• Edizio mugatua duen moda bilduma berriak itsas-estiloaren sustrairik garbienei eta enpresa jaio zen Euskal Kostaldearen itsas-ondareari omenaldi bat egiten die.
2016/10/11 - Basquetourrek bilerak izango ditu Indiako touroperatzaileekin
• Workshop-ak Bombayn, Bangaloren eta Kalkutan ospatuko dira hilaren 13tik 17ra bitartean
2016/10/06 - Euskadik turismo nautikoa sustatuko du Bartzelonako “Salón Naútico”-an
• Urriaren 12tik 16ra bitartean eta bigarren urtez jarraian, Basquetour bere stand propioarekin joango da Euskal Kostaldearen turismo-eskaintza osoa ezaguterazteko eta euskal enpresek euren materiala erakusteko tokia izango dute bertan.
2016/10/05 - CEAV Travel Night, Bilbon
• 70 bidaia-eragiletik gora eta 39 turismo-hornitzaile bilduko dira CEAV-ek, Basquetourren laguntzarekin antolatutako udazkeneko lehen hitzordu profesionalean. • Profesionalizazioa, networking-a eta sinergiak sortzea izango dira CEAV Travel Night-en hirugarren edizioaren ardatsak; bertan Konfederazioa bidaia-agentzia txikiak eta ertainak, eta hornitzaileen arteko hurbilketa lortzen ahaleginduko da.
2016/10/05 - Arbe eta Etxegana hotelek eta Zadorrak Etxeak “Ecolabel” ingurumen bikaintasuneko egiaztagiria lortu dute
• Hauekin, Euskadin, 15 turismo establezimenduk dute europar egiaztagiri hau eta urte amaierarako beste 10ek eskuratuko dutela itxaroten da
Buscador

Lege-oharraHarremanaDeskargakBeste webgune batzukBerriakEgutegia