Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   GASTRONOMIAREN HITZORDUA

Parisen orain hilabete izan ondoren, Euskadik bere gastronomia berriz erakutsi du “Taste of London”-en

Turismo sailak, Basquetourren bidez, ekainaren 13tik 17ra gastronomiaren hitzordu nabarmen honetan parte hartu du, Sagardi, Erresuma Batuan presentzia daukan euskal sukaldaritzako katearekin lankidetzan.

Asteburu honetan eta Pariseko izen bereko ekitaldian hilabete dela izan ondoren, Euskadi “Taste of London”-era itzuli da, hiriburuko jatetxerik onenak eta sukaldari ospetsuek parte hartzen duten Londreseko hitzordu gastronomikoa. 55.000 bisitarirekin, denak Gastronomia zaleak, “Taste of London” udako egutegi foodie-aren plater nagusia da. Bertan prestatzen eta eskaintzen dira egile-dastaketa txikiak alde aurretiaz ordaindu duten bisitarientzako.

Euskadi lehenago ere izan da ekitaldi honetan, orain bi urte eta baita iaz ere, Londreseko OET-arekin batera eta Ibérica katea eta Miniature-ren eskutik.

Aurten, Basquetourrek 143 m2-ko stand/taberna bat kudeatu du eta bertan bisitariek euskal pintxoak eta edariak dastatu ahal izan dituzte, beherapen interesagarriekin.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30