Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BALANTZEA

Retortillo: “Arrakastaz garatu da Euskadin TMEren gailurra”

Turismoaren Munduko Gailurraren arrakasta azaldu du Sailburuak antolamenduaren ikuspegitik ez ezik edukiaren garapenaren ikuspegitik. Turismoaren arloko eraldaketa digitala izan da eztabaidagai nagusia TMEko Batzorde Betearazlearen 108. bileran.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko Sailburu Alfredo Retortillok balantzea egin du gaur TMEren Batzorde Betearazleak joan den astean Donostian izandako bileraren inguruan. Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millán lagun zuela, bilerarekin zerikusia izan duten ekitaldi guztiak ondo garatu direla azaldu du Retortillok. Gailurrak izan duen arrakasta nabarmendu du Sailburuak, dagozkion 3 alderdietan: “Euskadirentzako aukera, Sailarentzako eta eragile inplikatuentzako erronka eta herrialde-erantzukizuna bete egin dira nabarmen”.

TMEk 5 oinarri izango ditu 2018-2019 aldirako, bileratik ondorioztatu denez. Sektorearen digitalizazioa eta berrikuntza izango da horietan artean nagusi. Hortik abiatuko dira ekintzailetza-aukera berriak; hezkuntza eta enplegua; bidaia seguruak eta jarraituak, eta jasangarritasuna gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren eremuetan.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30