Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   ESPAÑA VERDE

Retortillo: “Garrantzitsua da Euskadiren nazioarteko sustapenean aliatuak izatea”

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburu Alfredo Retortillok “España Verde” markaren koordinaziorako lekukoa hartu du gaur Asturiaseko Enplegu, Industria eta Turismoko sailburu Isaac Polaren eskutik. Ekitaldian “España Verde” osotzen duten lau Elkarte Autonomoetako ordezkariak izan dira (aipatutakoez gain, Kantabria eta Asturias), eta baita Turespañako zuzendari Héctor Gómez ere.

España Verde”-k aurten bere 30. Urteurrena betetzen du Galiziak, Asturiasek, Kantabriak eta Euskadik osotzen duten lurraldea bateratzen duen turismo marka finkatu gisa. Hori dela eta, Retortillo sailburuak azaldu duenez Euskadik koordinazioa “sinbolismo handiko” unea hartzen du.

Elementu amankomunak partekatzen ditugu eta baita ohiz Espaina markarekin lotzen den Mediterraneoko eta Hegoaldeko turismo eskaintzarekin kontraste bat ere, osatzen duena eta aberasten duena” gehitu du Retortillok, baina “gure nazioarteko sustapenean guztiz garrantzitsua da marka bateratu honen eskutik joatea”.

Turismo merkatua orokorra da eta hortan, Espaina marka nazioartean finkatua eta ezaguna da. Horrexegatik duen erakargarritasuna aprobetxatzea, eskaintza bereiztu batekin eta gure arteko lankidetzaren bidez merkatu globalera iritsi ahal izateko, zalantzarik gabe, ikusgaitasun handiagoa lortuz”.

2018an nazioarteko kokapena indartzeko egin da lan, irudi eta web berriei emandako bultzadari esker, sustapen-euskarrietan egindako markaren apostua (sare socialak, etabar) eta nazioartekio turismo eragileei egindako aurkezpenez beteriko ajenda berrituari esker.

Aurten merkatu berriak erakartzeko ekintzetan ahalegina indartu nahi dugu, gure eskaintza gustokoa duen japoniar bezalako turista motarentzako bereziki inbteresgarria dena”, azpimarratu du sailburuak. “Hurbiltasunagatik eta loturakaitik ohiz bisitatzen gaituzten Alemania, Erresuma Batua, Frantzia eta Italia bezalako ohiko merkatuak lantzen jarraituko dugu baina europar mugetatik kanpokoak baztertu gabe” azaldu du Retortillok.

Era berean, adierazi du Retortillok, garrantzitsua da 4 Elkarteak biltzen dituzten baliabidetan oinarritzea eta “bisitan datorrenarentzako interes-lotura izan daitezke, Done Jakue Bidea, Jauregiak eta Upategiak, toki apartak eta gastronomia, esaterako. Kantauri itsasoko ertzan begiak jarrita, nazioarteko merkatuan turismo-jomuga bereiztua den “Espana Verde” horretan, hain zuzen ere”.

Maiatza 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31