Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   OMT BATZORDE EXEKUTIBOA

Retortillo: “Turismoak eraldaketarako eta garapenerako ardatsa izan behar du”

OMT-aren Batzorde Exekutiboa bihar hasiko da eta ostiralera arte, Donostia turismoaren munduko hiriburu bihurtuko du. 250 partaide inguru, euratik 18 ministroak, eta 49 herritako ordezkaritzek sektorearen joerak eta erronkei buruz eztabaidatuko dute.

Turismoaren Munduko Erakundearen 108. Batzorde Exekutiboa bihar hasiko da eta horrexegatik, gaur, Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailak inaguruazio-harrera eskaeini die gailurrera joango diranei.

Alfredo Retortillo sailburuak eman die ongi-etorria agintariei. Berarekin batera, Donostiako Alkate Eneko Goiak, Turismo Estatu Idazkari Matilde Asiainek eta OMTren Idazkari Nagusi Zurab Pololikashvilik hitzegin dute.

Sailburuak bere hitzaldia Donostiak turismoaren ikuspuntutik izan duen eboluzioa gogoratuz hasi du, “harresi-barruko” historiatik hasita, bere eraldaketa eta aurrerapena, iragan aristokratikoena hiri kosmopolitarako eboluzioaraino: “Donostia sakon berasmatzen eta eraldatzen dakian hiria da, turismoa aldaketa horren motorra eta ardats gisa hartuz”.

Donosti liberala eta aurrerakoia, merkataritza eta arrantza jarduetara dedikatua zegoen horretan bazegoen beraldaketaren hazia. Hazi horrek bere fruitua eman zuen. Sasoiko Espainiako turismoaren gune garrantzitsu gisa, monarkiaren udako gorte gisa”.

Retortillok bertan zeuden ministroei eta ordezkariei azaldu zien Donostia “turismoaren garrantziaren eredu dela, aldaketarako, berreskuraketaren, jasangarritasunaren eta historia ahazten ez duen garapenaren eragile gisa”.


OMT 108. Batzorde Exekutiboa

Honezkero 49 herritako 250 partaide baieztatu dira, 18 ministroak direla. Ordezkaritzetan ministro-ordeak, Estatu Idazkariak, Zuzendari Nagusiak eta gorpu diplomatikoak ere badaude.

Bihar hasiko da Batzordearen bilera. OMTaren Batzorde Exekutiboaren 108. Inaugurazio ofiziala osteguneko lehen ordeuan izango da, Kursaalen. Jarraian, eta goizean zehar, sektorearen beraldaketa digitalari buruzkolan-mahai ezberdinak garatuko dira eta bi idei nagusi izango dituzte oinarritzat: enplegu berriak, formakuntza eta big data-ren erabilera.

Arratsaldez, golardoak emango zaizkie nazioarteko ohorezko enbaxadore gastronomikoei, euren artean, Juan Mari Arzak eta Rafael Ansón, Espainiakko Real Academia de Gastronomia erakundeko presidentea.

Azaroa 2019

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30