Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   LANKIDETZA PUBLIKO-PRIBATUA

Saretour - Turismoaren Euskal Sareak bere lehenengo bilera egin du euskal turismo-enpresetako ordezkariekin

" Saretour Turismoaren Euskal Sarea aitzindaria da Autonomia Erkidegoen artean " Sarea euskal turismo-sektorearen elkargune izateko, batera lan egiteko eta koordinatzeko sortu da

1 / 2

Basquetourreko zuzendari Harkaitz Millánek elkarraldi bat izan du gaur euskal turismo-enpresa guztietako ordezkariekin, baita Euskadiko baliabide adierazgarrienetako batzuetako ordezkariekin ere.

Elkarraldiaren helburua da etorkizunean sarean helduko zaien gaiak eta haiek lantzeko modu desberdinak aztertzea, baita sektoreko enpresek eta elkarteek sarean parte hartzea ere. Horretarako, sakonetik aztertu dira lankidetzako formula desberdinak, talde desberdinetan zertuko direnak.

Bertan izan diren elkarteak hauek dira: hiru lurraldeetako ostalaritza-elkarteak, landetxe eta agroturismokoak ‒Nekatur‒, Gipuzkoako eta Bilboko ‒Destino Bilbao‒ hotel-elkarteak, apartamentu turistikoetakoak ‒Aparture‒, Kanpinen Euskal Federazioa, turismo aktibokoa ‒AKTIBA‒, gida turistikoetakoa ‒APITE‒ eta harrera-enpresetakoak ‒ATRAE‒.

Elkarte horiei Euskadiko era guztietako baliabideetako ordezkariak gehitu zaizkie, besteren artean, Euskadiko gastromuseoak, Euskal Kostaldeko Museoen Sarea, Bizkaia Zubia, Gatz Harana Fundazioa (Añana), Donostiako Aquarium, Albaola Itsas Kultur Faktoria, Laguardiako Villa Lucía gune enoturistikoa eta Getariako Maisor kontserba-enpresa.

Ez da Saretour aurkezten den aurreneko aldia euskal turismo-sektorearen aurrean. Izan ere, joan den uztailean, Euskal Turismoaren Astean izan zen lehenengo elkarraldia sarea aurkezteko, eta eskualdeetako turismo-erakunde guztiekin ere harremanak ezarri dira dagozkien gobernantza-eredu turistikoak eta haien eta enpresen arteko harremanak aztertzeko.

Prozesuak aurrera jarraituko du Euskadiko turismo-erakunde eta -enpresa guztiak parte izatea lortu arte, Sarearen asmoa baita haiek guztiak bere baitan biltzea, turismoaren balio-katearen eremu guztietan lankidetzako eta koordinazioko mekanismoak ezartzeko. Turismoak denboraldien eta lurraldeen arabera duen banaketa eta errentagarritasunen sorkuntza enpresentzat ‒iraunkortasunari eta giza kapitalaren balorazioari lotutako irizpideen pean‒ dira helburu nagusiak, eta horretarako ezinbestekoa izango da lankidetza hiru mailatan: enpresen artekoa, instituzioen artekoa eta publikoa/pribatua.

Sareak, gainera, enpresen arteko batasunak edo taldeak sustatuko ditu elkarrekin batera proiektuei heltzeko, eta lan-taldeen eraketa bultzatuko du aurrerapausoak emateko enpresen eta erakundeen lehia hobetze aldera. Eragileen eta instituzioen koordinazioa ‒merkatuei, produktuari eta sustapen-estrategiei dagokienez‒ oinarrizko alderdia izango da, beraz.

Sare berri hau, kontuan izanik ez dagoela horrelakorik beste Autonomia Erkidego batzuetan, lan-ardatz nagusia izango da lankidetza publiko/pribatuaren eremuan, eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren lehentasun estrategikoen barruan sartzen da, bere 2017-2020 Plan Estrategikoan eta Euskal Turismoaren Estrategia 2030ean jasotakoetan.

 

 

 

 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31