Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   JUEGO DE TRONOS

"Sky Atlantic" Italia Euskadira, "Juego de tronos"-eko eskenatokietara, dator

Munduko telesailik onenak eskaintzen dituen denbora-pasa eta edukietako konpainia britaniarraren filial italiarrak, apirilean telesail famatuaren azken denboraldiari buruzko bi berezi emango ditu.

Gaur iristen dira Euskadira “Sky Atlantic” plataformako Federico Chiarini eta bere taldea “Juego de tronos” telesailaren eskenatokietan filmatzeko. Bidaia hilaren 16ra arte luzatuko da eta Bermioko Gaztelugatxen, Barrikako Muriola eta Zumaiako Itzurun hondartzetan garatuko da. Bidaia, munduko telesailarik onenak ematen dituen “Sky Atlantic” katearen eskaeraren ondorioz antolatu da bi berezi, bakoitza 15 minututakoa, prestatzeko asmoarekin. Berezi hauek telesaila errodatu zen eskenatokietan ardaztuko dira eta azken denboraldia aurkezteko aitzakia izango dira, protagonisten jatorrizko elkarrizketen bidez. Programa hauek entzulego gehieneko ordutegian emango dira katean eta http://skyatlantic.it tokian, apirilaren hasieran.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30