Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TOURING

"The Basque Route" aurkeztu da RACC Viatges-ek antolatutako bidaia eta gurutzaldietako azokan

" RACC Euskadi helmugaren eskaintza honetan oso interesatua dago eta, horrexegatik, honezkero, merkaturatzen hasi da bere bazkideen artean

1 / 2

Eusko Jaurlaritzaren Turismo sailak, Basquetour-en bidez, parte hartu zuen asteazkenean RACC Viatges-ek, “Real Automóvil Club de Cataluña” deritzonaren bidaia-agentziak antolatutako bidaien eta gurutzaldien azokan.

Bartzelona hiriko eta probintziako bere 100.000tik gorako bezeroei zuzendutako azokak 2019-2020 denboraldirako bezeroei bidaia-proposamen berriak aurkezteko helburua dauka.

Euskadik “The Basque Route” produktua, Euskadiko errepiderik berezienetarikoetatik igarotzen den 8 etapatako ibilbide nagusia aurkeztu eta informazioa eskeini zuen azokan.

RACC Euskadi jomugaren eskaintza honetan oso interesatua dago eta, izatez, bere bazkideen artean merkaturatzen hasi da.

Garrantzitsua da gogoratzea, merkatu katalaniarra Estatuko bi merkatu nagusietariko bat dela eta touring-a (edo beste modu batera esanda, Euskadin barrena errepidez egiten diren ibilbideak) merkatu honentzako bidaiatzeko arrazoirik garrantzitsuena da, %23ko pisuarekin Euskadira etortzeko arrazoi nagusi guztien artean.

Gainera, merkatu honetatik iritsitako bidaiariek egindako ekintzen artean, azpimargarrienak, gastronomia, turismo-ibilbideak eta kultur-turismoa daude, besteak beste.

Azkenik, azpimarratzekoa da, baita, Euskadira iristen diren bisitari katalniarren %83,3ak bere kotxean egiten duela eta, gainera, bertan %73,7a bere kotxean garraitzen da.

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31