Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   TURISMO GASTRONOMIKOA FOROA

Turismo Gastronomikoaren 5. Mundu Foroa maiatzaren hasieran ospatuko da Donostian

" Turismoaren Munduko Erakundeak eta Basque Culinary Center-ek (BCC) antolatuta.

Kursaal Jauregiak hartuko du maiatzaren 2an eta 3an Turismo Gastronomikoaren 5. Mundu Foroa, Turismoaren Munduko Erakundeak eta Basque Culinary Center-ek antolatuta, Espainiako Industria, Merkataritza eta Turismo Ministeritza, Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udalaren laguntzarekin.

Bi jardunaldietan, turismo gastronomikoak etorkizunean beharko dituen abileziak eta ezagutzak aztertuko dira, eta ekintzailetzarako eta turismo gastronomikoaren balore-katean zehar, enpresa berrien arteko konexioa pizten duten ekosistemak sortzeko eremu onuragarriak identifikatu nahi dira.

Foroa izango da baita, turismo gastronomikoaren garapenerako OMT-BCC Gidaren aurkezpenerako, eta turismo gastronomikoko startup-en Munduko Lehen OMT-BCC Lehiaketaren Finalerako eskenatokia ere.

 

Informazio gehiago: http://www2.unwto.org/event/5th-unwto-world-forum-gastronomy-tourism-0

 

 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31