Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   BIDE BERDEAK

Turismo sailak Bide Berdeen 25. urteurrenean parte hartzen du

Gaur ospatzen da Sevillan etorkizuneko estrategiei buruzko agiriarekin bukatuko duen jardunaldiarekin.

Bide Berdeek euren 25. Urteurrena ospatzen dute gaur Sevillan, egun guztian zehar turismo-ibilbide hauei buruzko gai interesgarrietaz eztabaidatuko den jardunaldi batekin.

Eguneko lehen zatian, Nekazaritza Ministeritza, Fundación Ferrocarriles Españoles fundazioa eta ADIF-Administrador de Infraestructuras Ferroviarias erakundeetako hizlariek Bide Berdeen 25 urteak Espainian gaiari buruz hitzegin dute.

12:30etan hasiko da “turismoak bizikletan Espainian eta Europan izan duen gorakadari” buruzko mahai-ingurua hasiko da eta bertan, Euskadik bere estrategiak emango du ezagutzera Iker Urcelay, Basquetourreko produktuko teknikariaren eskutik. Beste kasu batzuk ere aztertuko dira, esaterako europarra, frantziarra eta espainiarra, eta ikuspuntu enpresariala ere emango da.

Arratsaldean, bide berdeak konektatzeko sareei buruz eta ibilbide hauen erabilera eta eraginaren ebaluazioari buruz hitzegingo da eta mahai-inguruan “denontzako irisgarritasuna eta turismoari” buruz eztabaidatuko da. Jardunaldia “Sevillako manifestua: bide berdeen etorkizuneko estrategiak Espainian” agiriaren argitalpenarekin bukatuko da.

Apirila 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30