Web gune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta beste batzurenak. Gure cookien politikari buruz gehiago irakurri dezakezu.

  •   KONEKTIBITATEA

Vueling-ek indartu egin du Bilbon duen lidergoa Loiuko aireportuan basea duen bosgarren hegazkinarekin

" Airelineak ibilbide berriak ireki ditu Florentzia, Oporto eta A Coruñara eta udan esakintzen dituen plazak %9 hazi ditu " Hegazkin berri honekin Loiuko aireportuan 40 lanpostu berri sortu dira, zuzenak eta zeharkakoak

Vueling-ek, Bilboko aireportuan liderra den konpainia merkatuaren %38ko kuotarekin, Loiun basea duen bosgarren hegazkina ezarri du, Euskadiren aldeko apustua indartuz. Vuelin-ek bere operazioak Bilbon 2016an hasi zituan, Bartzelonarako bidearekin eta harrezkero etengabe hazi egin da. 2010ean, Bilbon basea zuten bere lehen bi Airbus A320-ekin, konpainia buru bihurtu zen aireportuan, gaur egun arte. Era honetan, Vueling-ek Bilbon uda honetan 1,8 milioi eserleku saldu ditu, iaz baino %6 gehiago, 24 ibilbide zuzenereko, bai estatu mailakoak eta baita nazioartekoak ere.

Atzotik geltoki bizkaitarrean lanean dihardun eta “loegiten duen” hegazkin berriaren eransketarekin batera 40 lanpostu berri sortu dira Bilboko aireportuan: pilotuak, kabinako tripulatzaileak eta “handling”-arekin eta mantenuarekin zerikusia duten zeharkako beste lanpostu batzuk.

Loiutik ibilbide berriak

Jomugei dagokioenez, airelineak uda honetan hiru ibilbide berri estreinatzen ditu Loiutik: bat Florentziara, astean birritan; beste bat A Coruñara, frekuentzia berarekin, eta hirugarren bat Oportora, astean hirutan. Ibilbide hauez gain, Bilbo Estatuko eta Europako beste puntu batzukin lotzen dituen 21 hegaldi gehiago daude: Lanzarote, Málaga, Alacant, Amsterdam, Bartzelona, Paris (Charles de Gaulle), Erroma (Fiumicino), Fuerteventura, Granada, Ibiza, Londres (Gatwick), Lisboa, Kanaria Handia, Menorca, Milan (Malpensa), Palma Mallorcakoa, Sevilla, Tenerife, Berlin (Tegel), Valentzia eta Jerez.

Lidergoa Bilbon

Vueling, aurten bere 15. Urteurrena ospazen duen IAG taldeko konpainia, Bilboko aireportuko lehena da, merkatuaren %38ko kuotarekin eta bertan basea duten 5 hegazkinekin. Aenako estatistika ofizialen arabera, 2018an, konpainiak 2 milioi bidaiari eraman zituen Bilboko aireportuan, aurreko urtean baino %22 gehiago.

 

Martxoa 2024

AL AR AZ OG OR LR IG
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31